IP helbide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruza DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago
Aurkezpen geruza ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago
Saio geruza NetBIOS, gehiago
Garraio geruza SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago
Sare geruza AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago
Lotura geruza ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago
Geruza fisikoa Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago
*OSI ereduaren arabera

IP helbidea IP protokoloa erabiltzen duen sare batean gailu baten interfaze bat (orokorrean, ordenagailu bat) logiko eta hierarkikoki identifikatzen duen zenbakia da. OSI ereduko sare geruza edo 3. mailari dagokio. Zenbaki hau aldakorra da eta ez da MAC helbidearekin nahastu behar.

Erabiltzaile bati, Internetera konektatzean, IP helbide bat esleitzen zaio. Helbide hau aldatu egin daiteke konektatzen den bakoitzean; kasu hauetan IP helbide dinamiko deitzen zaio. Interneteko zerbitzariek, ordea, IP helbide estatikoa izaten dute gehienetan, errazago eskuratu ahal izateko beharrezkoa dutelako.

IP helbide dinamikoak esleitzeaz arduratzen den protokolo bat ere badago: DHCP (Dynamic Host Configuration Protocol).

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP helbideak sailkatzeko irizpideak:

Publikoak ala pribatuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IP publikoak: Internet osoan ikusgai dira. IP publikoa daukan ordenagailu bat Interneti konektatutako edozein ordenagailutatik atzigarria da. Interneti konektatzeko IP publiko bat izatea beharrezkoa da.
  • IP pribatuak: Sare bereko edo konektatutako beste sare pribatuetako gainerako ordenagailuetatik atzigarriak dira. Sare lokaletan erabiltzen dira, gehien bat. Bideratzaile baten bidez konekta daitezke Internetekin, hala ere kanpotik zuzenean (bitartekorik gabe) ezin dira atzitu.

IP Finkoak ala dinamikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Finkoak: Makina bat sarera konektatzean beti IP helbide bera erabiltzen duenean deitzen da. Honen adibide, Interneteko web zerbitzariak ditugu.
  • Dinamikoak: Aldiz, sarera lotzeko IP helbide desberdinak erabiltzen direnean IP dinamikoa deitzen da. Honen adibiderik arruntena, Interneteko zerbitzu hornitzaileak (ISP) haien bezeroei IP dinamikoak esleitzen dizkietenekoa da. Interneteko hornitzaileek IP helbideak baino bezero gehiago dituzte eta horren ondorioz saio bakoitzeko IP dinamikoak (desberdinak) esleitzen dizkiete. Denak aldi berean konektatzea nekez gertatzen baita.

IP formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP helbideak (4.bertsioa) 4 bytez (32 bit) osatzen da. Lau zenbakitan antolatzen dira: a.b.c.d. Letra bakoitzak 0-tik 255-erako zenbakiak hartzen dituela. IP helbideak kode hamaseitarrean ere adierazten dira, 00.00.00.00-tik FF.FF.FF.FF-era edo kode bitarrean 00000000.00000000.00000000.00000000-tik 11111111.11111111.11111111.11111111-era.


a

b

c

d

Hamartarra

130

11

4

30

Hamaiseitarra

82

0B

04

1E

Bitarra

10000010

00001011

00000100

00011110

IP Klaseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IP helbideak, sare baten behar diren ordenagailu kopuruaren arabera A,B,C taldetan sailkatu dira. Gainera, IP helbide bakoitza bi zatitan banatzen da: sareari dagokion zatia (sarea identifikatuko du) eta ostalariari dagokion zatia (makina identifikatuko duena).

A klasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A klasean, 1-etik 7-rako 7 bitak sarea identifikatzeko, ondorengoak (24 bit) sare barruan makinak identifikatzeko dira . Sare bakoitzak, 16 milioi erabiltzaileentzako helbide desberdin ditu eta mota honetako 126 sare desberdin daude. Sare mota hau bestengandik bereizteko lehengo bita 0 da. Notazio orokorrean adierazita (n=sare helbidea, h=host helbidea):

A klasea: 0nnnnnnn.hhhhhhhh.hhhhhhhh.hhhhhhhh
(7 bit sarearen helbiderako, 24 makinaren helbiderako).

B klasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

B klasean, 14 bit pisutsuenak sarea identifikatzeko eta gainerako 16 bitak makinak bereizteko erabiltzen dira. 65536 (2 ber 16) erabiltzaileren makina dituzten 16.384 (2 ber 14) sare onartzen dute B motatako sareek. Lehen zenbakia 128 eta 191 bitartean egon behar da. Notazio orokorrean adierazita (n=sare helbidea, h=host helbidea):

B klasea: 10nnnnnn.nnnnnnnn.hhhhhhhh.hhhhhhhh
(14 bit sarearen helbiderako, 16 bit ostalariaren helbideentzako).

C klasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C klasean, 21 bit sarea bereizteko eta 8 bit makinak identifikatzeko. 254 erabiltzaileren makina dituzten 2 milioi sare onartzen dute C motatako sareek. Notazio orokorrean adierazita (n=sare helbidea, h=host helbidea):

C klasea: 110nnnnn.nnnnnnnn. nnnnnnnn.hhhhhhhh
(21 bit sarearen helbiderako, 8 bit ostalariaren helbideentzako).

D klasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D klasean, makina bat identifikatu beharrean talde bat izendatzen dute, talde-difusioko helbideak deitzen direla. Notazio orokorrean adierazita (d = talde-difusio helbidea):

D klasea: 1110dddd. dddddddd. dddddddd. dddddddd
(21 bit talde-difusio helbiderako).

E klasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E klasea etorkizun batean erabiltzeko erreserbatuak daude.

E klasea: 1111eeee. eeeeeeee. eeeeeeee. eeeeeeee

Erraz ikasteko hona hemen taula baten bidez IP helbideen klaseak eta atalak.


Bitak (0-31)

0

1

2

3

 

8

16

24

A mota

0

sarea

makina

B mota

1

0

sarea

makina

C mota

1

1

0

sarea

makina

 
D mota

1

1

1

0

Talde-difusioko helbidea

 
E mota

1

1

1

1

(helbide erreserbatuak: ezin dira erabili)

IP klaseen zehaztapen batzuk:

Mota

'Formatua 
(s=sare, m=makina) '

Sare kopurua

Sareko makina kopurua

Sare helbideen esparrua

Azpisare-maskara

A

s.m.m.m

128

16.777.214

0.0.0.0 - 127.0.0.0

255.0.0.0

B

s.s.m.m

16.384

65.534

128.0.0.0 - 191.255.0.0

255.255.0.0

C

s.s.s.m

2.097.152

254

192.0.0.0 - 223.255.255.0

255.255.255.0

D

Talde-difusio

-

-

224.0.0.0 - 239.255.255.255

-

D

Erreserbatuak

-

-

240.0.0.0 - 255.255.255.255

-

IP bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina bat izendatzeko 0.0.0.0-tik 223.255.255.255-era dauden helbide guztiak ez dira erabilgarriak. Batzuk esanahi bereziak adierazteko gordetzen dira. Hona taula batean laburtuta:


Sare bitak

Makina bitak

Esanahia

Adibidea

Denak 0

Nire makina

0.0.0.0

Denak 0

Makina

Nire sare barruko makina bat

0.0.0.33

Sare

Denak 0

Hautatutako sarea

192.168.1.0

Denak 1

Nire sareari difusioa

255.255.255.255

Sare

Denak 1

Hautatutako sareari difusioa

192.168.1.255

127

Makinaren edozein balio

Loopback (makina bera)

127.0.0.1

Loopback helbidea, Ping komandoa erabiliz, ordenagailu berean TCP/IP protokoloak ondo instalatu dauden egiaztatzeko erabiltzen da.

IP erreserbatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare pribatuetan (Intranet) erabiltzeko, helbide batzuk erreserbatzen dira. IP pribatuak deitzen zaizkie.

Esate baterako, gure sare pribatua muntatzen badugu, C motako sare pribatu batekin 254 makina sar ditzakegu. Lehenengo ordenagailuari 192.168.1.1 helbidea esleituz eta azkenekoari 192.168.1.254. Kasu honetan 192.168.1.0 eta 192.168.1.255 helbideak helbide bereziak dira, lehengoa sare-helbidea dugu eta bigarrena difusio-helbidea, hurrenez hurren. Helbide erreserbatuak erabiltzen ari garenez, helbide hauekin Internetekin zuzenean konektatutako makinarik ez dela egongo ziurtasuna dugu. Modu honetan, helbide berdineko gatazkak saihesten ditugu.

Mota

Sare pribatuentzako helbide erreserbatuak

A

10 . 0 . 0 . 0 - 10.255. 255. 255

B

172.16.0.0 - 172.31.255.255

C

192.168.0.0 - 192.168.255.255

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]