ISO 216

Wikipedia, Entziklopedia askea

ISO 216 nazioarteko estandar bat da, paperaren neurriak munduan zehar modu bateratuan emateko. Normalizaziorako Nazioarteko Erakundearen (International Organization for Standardization, ISO) arauak paperezko formatuak zehazten ditu, eta gaur egun munduko herrialde askotan erabiltzen da, baina ez guztietan. Esate baterako ez da AEBko eta Kanadako estandar nagusia.

Besteak beste, estandar honek DIN A3 eta DIN A4 paperaren tamaina ezagunak definitzen ditu.

ISO 216 araua DIN 476ren baliokidea da, edo DIN A. A serieko estandarra ere deitua.

Badaude antzekoak diren beste bi estandar: ISO 217 eta ISO 267. Hau da, B eta C serieko estandarrak.

ISO 216, ISO 217 eta ISO 269 paper guztiek (gutun-azal batzuk izan ezik) itxura bereko proportzioa dute, : 1ekoa, milimetroetara biribiltzen dena. Proportzio honek ezaugarri bakarra du: erdi zabaleran moztu edo tolestean, erdiek ere itxura proportzio bera dute. ISO paperezko tamaina bakoitza, serie bereko hurrengo tamaina handieneko eremuaren erdia da, eta aurrekoaren bikoitza.

Dimentsioak A, B and C seriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ISO paper neurriak milimetroetan eta hazbeteetan
Size A serieko formatuak; ISO 216 B serieko formatuak; ISO 217 C serieko formatuak; ISO 269
mm hazbete mm hazbete mm hazbete
0 0841 × 1189 33.1 × 46.8 1000 × 1414 39.4 × 55.7 0917 × 1297 36.1 × 51.1
1 0594 × 0841 23.4 × 33.1 0707 × 1000 27.8 × 39.4 0648 × 0917 25.5 × 36.1
2 0420 × 0594 16.5 × 23.4 0500 × 0707 19.7 × 27.8 0458 × 0648 18.0 × 25.5
3 0297 × 0420 11.7 × 16.5 0353 × 0500 13.9 × 19.7 0324 × 0458 12.8 × 18.0
4 0210 × 0297 08.3 × 11.7 0250 × 0353 09.8 × 13.9 0229 × 0324 09.0 × 12.8
5 0148 × 0210 05.8 × 08.3 0176 × 0250 06.9 × 09.8 0162 × 0229 06.4 × 09.0
6 0105 × 0148 04.1 × 05.8 0125 × 0176 04.9 × 06.9 0114 × 0162 04.5 × 06.4
7 0074 × 0105 02.9 × 04.1 0088 × 0125 03.5 × 04.9 0081 × 0114 03.2 × 04.5
8 0052 × 0074 02.0 × 02.9 0062 × 0088 02.4 × 03.5 0057 × 0081 02.2 × 03.2
9 0037 × 0052 01.5 × 02.0 0044 × 0062 01.7 × 02.4 0040 × 0057 01.6 × 02.2
10 0026 × 0037 01.0 × 01.5 0031 × 0044 01.2 × 01.7 0028 × 0040 01.1 × 01.6
A size illustration2.svg B size illustration2.svg C size illustration2.svg

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]