ISO 9000

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ISO 9000 erakunde eta enpresetan kalitatezko produktuak ekoiztu eta zerbitzuak eskaintzeko kontrol sistema batek bete behar dituen beharrizan minimoak zehazten dituen ISO erakundearen estandar multzoa da. Hornitzaileak bezeroari bermatu behar dio kalitate sistema eraginkorra duela, eta emango diren enkarguak beharrizanetara egokituta daudela eta aldez aurretik ezarritako kalitate irizpideei erantzuten diola. 1987ko martxoan ezarri zen.

ISO 9000 estandarren multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ISO 9000: 9001tik 9003rako ereduen interpretaziorako gida da.
  • ISO 9001: diseinu, garapena, ekoizpena, instalazioa eta zerbitzurako kalitatea garantiaren eredua zehazten du.
  • ISO 9002 eta ISO 9003: ekoizpena, instalazioa, amaierako inspekzioa eta probetarako kalitatea garantiaren eredua zehazten du.
  • ISO 9004: aholkuak ematen ditu kalitatearen kudeaketaren aplikazioari buruzkoak eta deskribatzen du kalitate sistemaren ze prozesuak hartu behar diren kontutan.

Softwarerako, ISO/IEC 9000-3 argitaratu zen, ISO 9001 arauaren aplikazioa daukana, garapenean, hornikuntzan eta softwarearen mantenuan. Horrela, ISO 9000-3, interpretaziorako gida bat da ISO 9001aren aplikaziorako.