Iaia Zizikokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iaia Zizikoko» orritik birbideratua)
Iaia Zizikokoa

(1376 (egutegi gregorianoa))
Bizitza
JaiotzaZiziko, K.a. 100
HeriotzaAntzinako Erroma, ? (2122/2123 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua

Iaia Zizikokoa (edo "Martzia") pintore erromatarra izan zen, Marko Terenzio Varronen garaian bizi izan zena (K.a. 116-27).

Ziziko hirian jaio zen Iaia, baina Erroman bizi izan zen. Taula gaineko pintore famatua izan zen eta boli gaineko grabatzailea.[1] Dirudienez, bere pinturen gaien gehiengoa emakumeei buruzkoa zen. Hark egindako koadro deskribatuen artean taula handi bat zegoen Napolin, atso zahar baten koadroa eta autoerretratu bat. Ezaguna zen bere gizon lehiakideek, Sopolis eta Dionysius, baino azkarrago eta hobeto margotzeagatik, eta horregatik, diru gehiago irabazten zuen. Ez zen sekula ezkondu.

Pliniok K.a. 77an argitaratutako Historia Naturala lanean aipatutako sei artista emakumeetako bat da: Timarete, Irene, Kalipso, Aristarete eta Olinpiarekin batera.[2] Guztiak izan ziren   geroago aipatuak Boccaccioren De mulieribus claris lanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Commire, Anne, ed. (2002). Iaia (fl. c. 100 bce). (Noiz kontsultatua: 2018-09-23).
  2. J. Linderski. The Paintress Calypso and Other Painters in Pliny. Zeitschrift für Papyrologie und Epigraphik. Bd. 145 (2003), pp. 83-96

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helen Gardner, Fred S. Kleiner & Christin J. Mamiya, El arte de Gardner a través de las edades, Thomas Wadsworth, ISBN 0-15-508315-5 0-15-508315-5 2004a ;  .
  • Plinio Zaharra, Historia Naturala, 35.40,147.L
  • Giovanni Boccaccio De claris mulieribus [Virginia Brownen itzulpena, 135-137] Harvard University Press, {{ISBN|0-674-01130-9}}.
  • Anne Sutherland & Linda Nochlin (1976): Women Artists: 1550-1950, Los Angeleseko konderriko Arte Museoa, Knopf, New York, 23. or.