Ianire Estébanez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ianire Estébanez

Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta blogaria

Facebook: ianireestebanez Twitter: ianireestebanez Edit the value on Wikidata

Ianire Estébanez (Santurtzi, 1979) psikologo, ziberaktibista eta blogari feminista da, gazteen artean genero-indarkeriaren prebentzioan aditua.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza eta ikerketa-lerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia ikasketak burutu zituen Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzea Masterra[1] egin zuenean feminismoaren ekarpenetan murgildu zen. Bere tesian (2007) emakume gazteen kontrako indarkeria ikertu zuen, bereziki bikotekideen arteko indarkeria psikologikoa.[2] Geroztik gazteen artean sare sozialetan ematen den genero-indarkeria eta maitasun erromantikoak haien harremanetan duen eragina[3] ikertzen jarraitu du.

Hizlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun erreferente bihurtu da eta hezkuntza-erakunde, administrazio eta unibertsitateekin lankidetzan ibiltzeaz gain, hezitzaile-, ikasle- eta senideetzako hitzaldietan eta prestakuntzan[4] aritzen da.

2013 geroztik Bilbon psikologo gisa kontsultan lan egiten du.[5]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Máster Universitario en Intervención en violencia contra las mujeres | Deusto. (Noiz kontsultatua: 2017-07-08).
  2. (Gaztelaniaz) Tesia "Violencia contra mujeres jóvenes: violencia en las relaciones de noviazgo."
  3. «Ianire Estébanez Castaño: “Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko” - Revista Emakunde Aldizkaria» Revista Emakunde Aldizkaria 2013-09-15 (Noiz kontsultatua: 2017-03-03).
  4. BerritzeguneNagusia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Problemas de amor... Mi consulta en Bilbao - Mi novio me controla. Prevención de violencia de género, terapia problemas de pareja» Mi novio me controla. Prevención de violencia de género, terapia problemas de pareja 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2017-07-09).

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ianire Estébanez