Ibai-enara begizuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibai-enara begizuri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaHirundinidae
GeneroaRiver martin (en) Pseudochelidon
Espeziea Pseudochelidon sirintarae
Thonglongya, 1968[1]
Banaketa mapa

Ibai-enara begizuri (Pseudochelidon sirintarae, batzuetan Eurochelidos sirintarae) Pseudochelidon generoko animalia da. Hegaztien barruko Hirundinidae familian sailkatua dago eta bere azpifamilian dagoen bi hegaztietako bat da. Tailandian negua pasatzen duten leku bakar batean ezagutzen dira eta ez da gehiago ikusi 1980tik aurrera, beraz baliteke desagertu izana.

Heldua denean enara baten antza duen tamaina ertaineko animalia da, luma berde ilunekin eta bi luma luze dituen isatsarekin. Begia zuria da eta mokoa berde-horixka eta zabala. Bi sexuak antzekoak dira baina gazteak direnean ez dute isatseko luma handirik. Gutxi ezagutzen da bere inguruan baina hegan egiten duen bitartean intsektuak jaten dituela argi dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) IOC Master List

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]