Ibilgu
Itxura
(«Ibaibide» orritik birbideratua)
- Artikulu hau ibaien ezaugarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibilgu (argipena)».
Ibilgua edo (ibai-)ohea ibai edo beste ur-bide bateko ura doan bidea da.
Ibai-ohea aldakorra izan daiteke sasoiaren edo beste arrazoi batzuen arabera:
- ibai-ohe handia, uraldia denean, emari handiena uholdea izan gabe
- ibai-ohe txikia, emaria urriena denean.
Ibaiaren tarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaietan hiru zati bereizten dira: goi-ibilgua, erdiko-ibilgua eta behe-ibilgua:
- Goi-ibilguan ibaiak malda handia izaten du, gehienetan alde menditsuetan egoten delako, eta ur-lasterra oso handia izaten da. Ondorioz, higadura oso handia denez, ibaia tamaina handiko higakinak garraiatzeko gai da.
- Erdiko ibilguan malda txikiagoa da eta ur-lasterra lasaiagoa izaten da. Hori dela eta, higadura ez da horren handia izaten, baina ibaiak partikula finak garraiatzen ditu.
- Behe-ibilguan, ibaiaren malda oso txikia da eta ur-lasterra ere halakoa da. Abiadura txikia denez, urak ezin ditu daramatzan partikulak garraiatu eta hondoan edo ertzetan metatu egiten dira. Beraz, ibaiaren behe-ibilguan sedimentazioa izaten da nagusi.