Ibaizabal ikastola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibaizabal ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Webgune ofiziala

Ibaizabal ikastola irakaskuntza zentroa da, Durangoko Intxaurrondo kalea 54an kokatua, herri onura izaera duen eta herri ekimenetik sortutako bigarren mailako kooperatiba.[1] [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaren eta istorioen gordailu da Ibaizabal Ikastolaren egoitza. Eraikinaren zati bat errota izan zen antzina, eta enpresa askoren egoitza harrezkero urteetan zehar. Egun, bere hormetan, Bizkaiko Sortaldeko berbaera desberdinen oihartzuna ehotzen da egunero. Izan ere, Lekeitioko, Ondarroako, Galdakaoko eta Durangaldeko ikasleak hartzen ditu Ibaizabalek.

Adituek eta agiriek diotenez, Ibaizabal Ikastola kokatuta dagoen garai bateko errota zaharraren balio handiena bere garairako erabiltzen zuen teknologia aitzindaria izan zen.Ibaizabal Ikastolak ez du izaera hura ahaztu, eta jasangarritasun-diplomaren jabe izatea, Bai Euskarari Ziurtagiria maila gorenean izatea, kudeaketa aurreratuaren irizpideei jarraikiz lan egitea egunerokoan, heldutasun teknologikoan zertifikatuta egotea… berezko berritzailetasunaren eta bikaintasunaren isla dira gaurkoan. Horren guztiaren emaitza, berriz,ikasleen prestaketa-maila da, eta esan berri den horren adierazgarri unibertsitatera sartzeko proban bertako ikasleek irakasgaiz irakasgai eskuratzen dituzten notak dira.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaizabal ikastolaren helburua ikaslearen giza garapen integrala lortzea da, guraso eta irakasleekin lankidetza estuan eta Euskal Herriko kulturaren barnean. Ibaizabal bigarren mailako kooperatiba da, herri onura izaera duena eta herri ekimenetik sortutakoa. Bost ikastola dira Ibaizabaleko bazkide: Durangoko Kurutziaga, Elorrioko Txintxirri, Zornotzako Andra Mari, Lekeitioko R.M. Azkue eta Ondarroako Zubi Zahar ikastola.

Euskal Herriko Ikastolen Kooperatiba Europarreko kide da Ibaizabal ikastola eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatu eta sendotzeko lan egiten du.

Ibaizabal ikastolak Derrigorrezkoaren Ondorengo hezkuntza eskaintzen du, Batxilergoa eta Lanbide heziketa hain zuzen. Derrigorrezkoa izan ez arren, gogotik egiten du lan irakasle taldeak ikasle guztiek etapa hau arrakastaz gainditu dezaten. Helburu hau lortzeko elkarlanerako bideak jartzen dira hezkuntza komunitatea osotzen duten kide guztiekin. Elkarlanean eta auzolanean egiten dira hainbat ekimen Ibaizabalen, eta egiteko modu horretan ikastolaren izaera kooperatiboa lagungarri da.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertuko ikastola da, gardenak eta bidaide: familia-giroko Ikastola txikia;komunikazio zuzena; orientazioa familiei eta ikasleei, taldeka nahiz bakarka; tutoretza-programa pertsonalizatua; errefortzuak. Herrigintza eta kulturgintza. Erantzukidetasuna eta partaidetza. Ikastolarekiko asebetetze orokorra neurtzeko mekanismoek diote ikasleak eta familiak pozik direla Ibaizabalek eskainitakoarekin. Giro atseginean ikasteak eta babestuta sentitzeak hezkuntza-aurrerapena baldintzatzen duelakoan, ildo horretatik ari dira Ibaizabalen, ikasleak bermerik handiena izanik.

Ikaslea erdigunean jartzen dute, emaitza akademiko onenak eskura ditzan: diren bezalakoak direla, ikasleen gaitasunak muturrera eramateko. Ikasgaien aukeragarritasuna, emaitzak hobetzeko egokiera, laguntza eta aholkularitza. Ikasleek elkar ezagutzeko harrera- plana eta dinamikak. Promozio-datu bikainak (ikasle guztien premiei erantzuteko borondatea); Batxilergoa gainditutakoen kopuru altua; Unibertsitatera Sartzeko Proba (lehenagoko Selektibitatea) gainditu dutenen ehunekoa eta batez besteko nota altua;espedienteak…Ikastola berritzailea delako, pertsona eta profesional erabat prestatuak formatzeko:erronka errealetan oinarritutako hezkuntza praktikoa (Ikaskidetza metodologia);esperimentazioa ikastetxeetan umeekin eta lan-mundurako sarbidea (Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloan); diziplinartekotasuna; langileen etengabeko formazioa; konpetentziak...

Ikasle euskaldun eleaniztunak hezten dituzte: “Trukaldi” programa euskara Nafarroan hauspotzeko; “Guka” herriko euskalgintza-bilgunearekiko lankidetza; Oxford azterketagune ofiziala da Ibaizabal; atzerrirako ingeles-bekak; “Juvenes Translatores” ekimena (gaztelania eta ingelesa) hizkuntzekin jolastu eta literatura-itzultzailearen figurara hurbilpena egiteko;“Etwinning” proiektua frantseseko irakasgaian, Lyoneko ikasleekin proiektu partekatua;

Horretaz gain, Ibaizabal+ (zerbitzu osagarriak):taberna, ostatua, aterpetxea, gimnasioa (muskulazio-gela, sauna, kirol-ikastaroak, azpiegiturak…), aparkaleku pribatua, jantokia, ekintzak (irteerak, tailerrak, hitzaldiak, ate irekiak, antzerki-eskola, jaialdiak, Irakurrixu eskola-aldizkaria, Ateneoak eztabaida-foro informalak, auzolan-egunak familiekin…; eskola-orduz kanpo ere bai) eta garraio-zerbitzua Durangotik kanpokoentzat.

Estatus juridikoa: irabazi-asmorik gabea, onura publikokoa eta lehentasunezko jarduera. Antolaketa eskema [4]

Eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Batxilergoa: giza- eta gizarte-zientzien modalitatea, eta zientzien modalitatea.
  • Lanbide-heziketa: goi-mailako zikloa Haur Hezkuntzan.
  • Hezkuntza ez arautua. Lanerako formazioa: profesionaltasun-ziurtagiriak (sorosle izateko, Enplegurako trebakuntza emateko irakasle izateko, arreta soziosanitarioan aritzeko, e.a.).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ibaizabal ikastola» ibaizabalikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
  2. Ibaizabal ikastola egun. .
  3. Ibaizabal ikastola, izaera. .
  4. «Antolaketa | Ibaizabal ikastola» ibaizabalikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]