Iban Apaolaza Sancho
| Iban Apaolaza Sancho | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Beasain, 1971ko azaroaren 10a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Oiartzun |
| Heriotza | Oiartzun, 2026ko urtarrilaren 5a (54 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Iban Apaolaza Sancho (Beasain, Gipuzkoa, 1971ko azaroaren 10a - Aiako Harria, Oiartzun, Gipuzkoa, 2026ko urtarrilaren 5a) idazlea eta etakidea izan zen.[1] Soziologian eta antropologian lizentziaduna zen, eta Berria egunkariko dokumentazio arduraduna bizitzako azken fasean.
Bizitza eta ekintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETA eta auzibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko ekainaren 20an atxilotu zuten Quebecen 2000ko urtarrilaren 21ean Madrilen Pedro Antonio Blanco tenientea hil zuen bonba-auto atentatuan parte hartu zuelakoan ETAko kide gisa.[2] 2008ko urriaren 19ko gauean Kanadak Espainiaren esku utzi zuen.[3][4]
2015ean, Espainiako Auzitegi Gorenaren II. aretoak berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalak 2014ko martxoaren 24an ezarri zion 123 urteko espetxealdi-zigorra.[5] Epai horrek epaile baten boto partikularra jaso zuen, zeinak argudiatu zuen helegitea onartu eta Apaolaza absolbitu egin behar zela. Izan ere, haren ustez, ezin zen ondorioztatu 2000ko urtarrilaren 21eko atentatua egiteko inolako ekintzatan lagundu zuenik.
Literatura eta dokumentazio lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an Alboloteko espetxean zela Hablando con (la) lluvia komikia argitaratu zuen eta horrekin espetxearteko lehiaketa baten lehen saria irabazi zuen.[6] 2020an Logroñoko espetxera aldatu zuten.[3] 2022an, Euskal Herriratu zuten.[7] Urte horretan, Oiartzun Irratiko Literhari literatura-irratsaioan hasi zen kolaboratzen.[8]
2023an Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuina kaleratu zuen 1545 argitaletxearekin. 2024ko azaroan hasi zen lanean Berria egunkarian. Egunkariko dokumentazio arduraduna izan zen.[1]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026ko urtarrilaren 4an desagertu zen Aiako Harrian eta hurrengo egunean aurkitu zuten hilotz.[1][9]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak (2023, 1545 argitaletxea, ISBN 978-84-947895-8-8)
Komikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hablando con (la) lluvia (2019, Alboloteko espetxea)
Irratsaioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Literhari (Oiartzun Irratia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Biain, Aitor. (2026-01-05). «Iban Apaolaza BERRIAko lankidea hil da, mendian» Berria (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Iban Apaolazak gose greba hasi du, Kanadatik kanporatua izateko arriskua duelako» Berria 2008-10-03 (kontsulta data: 2026-01-05).
- 1 2 Puertas Ramirez, Oihane. (2020-07-29). «Hiru euskal preso gerturatuko dituzte, eta bat Madrilera lekualdatu» Berria (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Canadá extradita al presunto etarra Iván Apaolaza Sancho» El Diario 2008-10-19 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Botere Judizialaren Komunikazio Saila. (2015-06-15). El Supremo ratifica la condena de 123 años de cárcel al miembro de ETA Ibán Apaolaza Sancho. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «KOMIKIA - Iban Apaolaza Sancho "Hablando con (la) lluvia"» Argia 2019-01-27 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Beste bost euskal preso Euskal Herriratuko dituzte» Berria 2022-04-07 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Oiartzun Irratia. Irratsaioak: Literhari. (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Mendizale baten gorpua aurkitu dute Aiako Harrian» Orain.eus 2026-01-05 (kontsulta data: 2026-01-05).