Ibarruri
Ibarruri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Muxika |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′27″N 2°40′29″W / 43.24083°N 2.67472°W |
Ibarruri (azentua bigarren silaban) Muxikako auzoa da. 1966. urtera arte udalerria eta elizatea izan zen eta urte horretan Muxikara batu egin zen. Bertakoek Iburri ahoskatzen dute herriaren izena[1][2]. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 29 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibarruri Autzagane mendatearen eta Oiz mendiaren magalean dago, Zornotza, Garai, Munitibar eta Mendatarekin muga eginez.
Muxikako eta Urdaibaiko hegoaldeko muturra hartzen du Ibarrurik, baina Maguma auzoa Biosfera Erreserbatik kanpo geratzen da, beste isurialde batean (ez Oka ibaiarenean).
Bi errekak egiten dute Oka ibairako bi haran Ibarruritik, bat Aiuria eta Irazabaldik doa Zugastietaruntz. Bestea Ibarruri-Elexaldetik doa, eta Zugastieta baino hegoalderako egiten du bat BI-635 errepidearekin Laubide deritzon gurutzebidean: egun hiru bide abiatzen dira hortik, Durangaldera, Ibarruri-Elexaldera, eta Zugastietatik harantza itsasora; baina laugarren bide bat bazen, egun basoak estalia, Esturo auzo gaur egunean hustura zihoana[1].
Auzuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako gune eta auzoek osatzen zuten elizatera, egun Muxikaren auzo izendatuko genituzkeenak:
- Aiuria
- Berroia
- Burdaria
- Elexalde edo Ibarruri-Elexalde, herrigunea, elizatearen berezko kokapena.
- Irazabal edo Izebale.
- Maguma
- Muniketa
- Ormaetxe
- Unda eta haren parte den Undabeitia.
- Urrutxua
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
30 | 29 | 34 | 34 | 33 | 33 | 32 | 29 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20. mendean bi bisita egin zituen Ibarrurira Indalezio Ojanguren argazkilariak, lehena 1918-1919 tartean, eta orduan udalerri zenaren irudiak atera zituen:
-
Elizatearen jatorria Elexalden, 1928an erre zen eliza.
-
Ibarruriko udaletxe zaharra.
-
Burdaria auzoko baserriak.
-
Magumako San Lorentzo baseliza.
-
Muniketa baserria, Muniketan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ a b Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
- ↑ «Alokatutako autoan bertso-saiora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).