Iberiar penintsula
| Iberiar penintsula | |
|---|---|
Satelitezko irudia |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Hegoaldeko & mendebaldeko Europa |
| Koordenatuak | 40° N, 4° W / 40°N,4°W |
| Azalera | 581.471,1 km2 |
| Punturik garaiena | Mulhacén 3478 m. |
| Administrazioa | |
| Hiri populatuena | Andorra la Vella |
| Hiri populatuena | Gibraltar |
| Hiri populatuena | Lisboa |
| Hiri populatuena | Madril |
| Hiri populatuena | Font-Romeu-Odeillo-Via |
| Demografia | |
| Biztanleria | 58 milioi |
Iberiar penintsula[1] Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdiuharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.
582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.
Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.
Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mulhacen (Granada): 3.482 m.
- Aneto (Huesca): 3.404 m.
- Veleta (Granada): 3.392 m.
- Posets (Huesca): 3.375 m.
- Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.
Lurmuturrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztelania eta portugesa hizkuntza nagusiak dira, penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu izan direnak. Muga aldean, bien arteko nahasketak ere lekua hartzen du, portuñol deitutakoa. Hirugarren mintzatuena katalana da, horren ondoren galiziera (galaikoportugesa) eta euskara ditugu, eta azkenik mintzaira gutxituak ere badiren asturiera, aragoiera eta aranera (okzitaniera), besteak beste.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-11-01.