Iberiera
Iberiera | |
---|---|
![]() Iberieraren hedapena berde argiz. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hila |
Eskualdea | Iberiar penintsulako eskualde mediterraneoa |
Hizkuntza familia | |
giza hizkuntza | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza isolatu |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 |
xib |
Glottolog |
iber1250 |
Iberiera[1] jatorri ezezaguneko hizkuntza da, erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsularen ekialdean eta gaurko Frantziaren hegoaldean hitz egiten zena. Jaéngo probintziatik Hérault ibairaino hedaturik zegoen. Hitz egiteari II. mende aldean utzi zitzaiola uste da, latinaren bultzadaren eraginez.
Hizkuntza hau ez da ia ulertzen, hitz solte batzuk kenduta, ziur asko lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta ez delako hizkuntza indoeuroparra delako. Alfabetoa edo, hobeto esanda, signarioa, ia osorik deskodeturik dago, signario horretan bertan idatzita dauden zeltiberierako idazkunei esker. Fonetika nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperentze ezaz landa.
Ez dago argi zein adar linguistikori atxiki ahal zaion, ezeinekin lotu ahal bada. Historian zehar, euskararekin lotu nahi izan da, baina teoria horrek, eusko-iberismoak, ez du emaitza argirik izan orain arte. Zenbait ikertzaile saiatu dira iberiera deszifratzen euskara erabilita, baina huts egin dute. Beste batzuk iberieraren eta aitzineuskararen arteko antzekotasunak aurkitu dituzte, baina gehienek uste dute elkarren alboan esparru geografiko hurbilean izan zirelako elkarren arteko trukeak gertatu zirela.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .