Ibernaloko Andre Mariaren baseliza

Koordenatuak: 42°40′00″N 2°20′05″W / 42.6668°N 2.3346°W / 42.6668; -2.3346
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibernaloko Andre Mariaren baseliza
Baseliza
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaSantikurutze Kanpezu
Koordenatuak42°40′00″N 2°20′05″W / 42.6668°N 2.3346°W / 42.6668; -2.3346
Map
Arkitektura

Ibernaloko Andre Mariaren baseliza, lehen parrokia izana, Arabako Santikurutze Kanpezu herrian dago, Kodesko mendilerroaren hegalean. Jerónimo Aznarrek, Calahorrako apezpikuak idatzitako gutun batean, 1257. urtean, Ibernal bezala agertzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizan harri zizelkatu bat aurkitu zuten, gaur egun Gasteizko Arkeologia Museoan, kristautasunaren aurrekoa izan daitekeena; horren arabera kristautasunaren aurreko tenplua egon zitekeela inguru horretan.[1] XVI. mendean oraindik parrokia zen. 1930ean zaharberritu zuten, baina oraindik aurrealdean antzinako baselizaren kanpai-horma erromanikoa erakusten du. Santutegiaren barruan, erretaula nagusiaren erdian, Ibernaloko birjinaren irudia semearekin dago, XIII. edo XIV. mendeko irudia. Alboetan beste bi erretaula neoklasikoak daude, San Kristobali eta San Isidrori eskainita hurrenez hurren.[2] Gaur egun, baselizaren ondoan, eraikin berean, landa-turismoko etxea dago.


Baselizaren sarreran dagoen plaka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portilla Vitoria, Micaela eta Eguia López de Sabando, José: Catálogo monumental de la diócesis de Vitoria. II. liburuki. Gasteiz. Apezpikua eta Gasteizko Kutxa, 1968.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]