Ibilgailu militar blindatu

Ibilgailu militar blindatua edo borroka ibilgailu blidatua, ingelesez AFV (armoured fighting vehicle) siglaz ezaguna dena, ibilgailu militar bat da, aurkako erasoen aurka nolabaiteko babesa duena eta, oro har, armak dituena. Gerrarako ibilgailu korazatuak lur desberdinetan mugitu ahal izateko diseinatuta daude.
Gudu ibilgailu blindatuak gudu zelaian egiten duten lanaren eta ezaugarrien arabera sailkatuta daude. Sailkapen hau, ordea, herrialde ezberdinetako armaden artean aldatzen da, diseinu berari mota ezberdin bat esleituz. Definizio batzuk gainjarri egiten dira, hala nola soldaduen garraio blindatuak eta infanteria-borrokarako ibilgailuak, oso antzeko zeregina dutenak.
Ibilgailu militar blindatu arrakastatsuetako batzuk ibilgailu espezializatuen familia bat sortzeko oinarri gisa erabili dira.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra-gurdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerra-gurdia beldarren trakzioa duen eraso-ibilgailu blindatua da, eta etsaien indarrei su zuzenaren bidez aurre egiteko diseinatuta dago. gerra-gurdi nagusi modernoa (MBT izenez ere ezaguna, Main Battle Tank-en ingelesezko siglak) bere garaiko beste ibilgailuekiko sute-, mugikortasun- eta babes-ahalmen handiagatik bereizten da. Eremu bihurrian abiadura handian mugitu ahal izateko diseinatua, erregaiari, mantentze-lanei eta munizioari dagokienez dituen behar logistikoak handiak dira, gudu-zelaiko gainerako ibilgailuek baino blindaje handiagoa du eta helburu ugariri eraso egin diezaiekeen kanoi batez armatuta dago.
Gerra-gurdi arina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerra-gurdi arina tanke-mota bat da, hasiera batean mugimendu azkarrerako eta infanteriari laguntzeko diseinatua, eta gaur egun intentsitate txikiko gatazketan erabiltzen da batez ere. Lehenengo tanke arinak, normalean, auto blindatu baten antzera armatuta eta blindatuta zeuden, baina beldar-kateak erabiltzen zituzten landa-mugikortasuna hobetzeko.
Soldaduen garraio blindatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Soldaduen garraio blindatuak (APC izenez ere ezagunak, Armoured Personnel Carrier-en ingelesezko siglak) infanteria garraiatzeko ibilgailu zertxobait blindatuak dira. Oro har, metrailadore bat baino ez dute, baina beste armamentu mota batzuk erabiltzen dituzten aldaerak izan ditzakete, hala nola morteroak edo gidatutako gerra-gurdiren aurkako misilak. Ez daude diseinatuta gudu-zelaiko borroka zuzenerako, baizik eta infanteria segadetatik eta metrailatik babestuta eramateko . Gurpilen eta beldarren trakzioa duten diseinuak daude.
Infanteriako borroka-ibilgailua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Infanteriako borroka-ibilgailuak infanteriarako garraio ondo armatuak dira. Soldaduen garraio korazatuetatik bereizten dira, tropari ibilgailuaren barrutik tiro egiteko aukera ematen baitiote, blindaje eta armamentu handiagoa izateaz gain. Hala ere, bi klase hauen arteko lerro bereizlea erlatiboa izan ohi da. Infanteriako ibilgailu gehienek beldar-trakzioa dute, baina badaude gurpildun diseinuak ere.
Artilleria autopropultsatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artilleriako pieza batzuek beren garraio-sistema integratuta dute trakziozko txasis blindatu batean, beldarrekin edo gurpilekin. Honek unitate mekanizatuekin batera mantentzea ahalbidetzen du eta etsaien artilleriaren erasoen aurkako babesa ematen die. Atoian eramadako artilleria bezala, autopropultsatutako artilleria bateria bat posizio seguruan jar daiteke tiroak egiteko, baina abiadura handiagoan mugitu ahal izateko abantailarekin.
Eraso-kanoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraso-kanoia artilleriako pieza autopropultsatua da, eraso zuzena egiteko eta infanteriaren laguntza emateko diseinatua. Horretarako, kalibre handiko kanoi bat erabiltzen du. Kanoi horrek leherketa-ahalmen handiko jaurtigaiak bota ditzake, gotorlekuen eta tropa lubakituen kontrako efektiboak.
Tankeen suntsitzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tankeen suntsitzailea gerra-gurdien aurkako kanioi autopropultsatua da, eta infanteriari edo gerra-gurdien unitateei tankeen aurkako laguntza ematen die defentsa- edo erretiratze-lanetan. Abiadura handiko gerra-gurdien aurkako kanoi bat edo iankeen aurkako misil-jaurtigailu bat (ATGM) eraman ohi dute.
Tankeen suntsitzaileek ez dute tankeen aldakortasuna: ez dira hain malguak, eta, oro har, ez dute gaitasunik infanteriaren aurka. Hala ere, tankeak baino merkeagoak dira fabrikatzeko, mantentzeko eta hornitzeko.
Bigarren Mundu Gerran erabilitako Tankeen suntsitzaile kanoidunak tankek ordeztu dituzte, baina misilez armatutako ibilgailu arinagoak erabiltzen dira distantzia luzean laguntzeko eta tankeak unitate arinetan edo aerogarraiatuetan ordezteko.
Automobil blindatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Automobil blindatua gurpildun ibilgailu bat da, esploratzeko, aztertzeko eta abarretarako erabiltzen dena. Oro har, blindaje eskasekoak eta 75 edo 90 mm-ko kanoiekin kargatuak. Garapen eskaseko herrialdeentzako aukera ekonomikoa dira.
Ingeniarien ibilgailua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeniarien ibilgailuaren helburua da gudu-zelaian hondatutako ibilgailu-kaskoak berreskuratzea. Ibilgailu horiek garabia dute.