Ibn al-Qalanisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibn al-Qalanisi
Bizitza
Jaiotza Damasko, 1073
Herrialdea  Siria
Heriotza Damasko1160ko martxoaren 18a (86/87 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta historialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

Hamza ibn Asad abu Ya'la ibn al-Qalanisi (10701160eko martxoaren 18a) XII. mendeko Damaskoko politikari eta kronikagile izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banu Tamim tribuko ondorengoa eta Damaskoko aitoren-seeme-alaben partaidea izan zen. Literatura, teologia eta zuzenbidea ikasi zuen. Damaskoko Diwan al-Rasa'il edo kantzelergoko idazkaria izan zen lehendabizi eta nagusia. Alkate antzeko hiriko ra'is bi aldiz izan zen.

Haren kronika, Dhail edo Mudhayyal Ta'rikh Dimashq (Damaskoko Kronikaren Jarraipena, alegia)Hilal bin al-Muhassin al-Sabi' kronikaren jarraipena izan zen. Kronologikoki 1056tik al-Qalanisiren heriotza arte 1160 urtean doa. Kronika honen interes nagusia Lehenengo Gurutzada arabiarren ikuspuntutik azaltzen duela da eta, horregatik, egungo historialarientzat informazio-iturri interesgarria da. XII. mendeko kronika berandutiarrek al-Qalanisiena oinarri gisa erabiltzen dute, Ibn al-Athir kronika barne.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .