Ibon Gaztañazpi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibon Gaztañazpi
Bizitza
JaiotzaOrio1977ko maiatzaren 19a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta arraunlaria

Ibon Gaztañazpi Zaldua (Orio, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 19a) euskal kazetari eta telebista aurkezle bat da, bai eta Orio Arraun Elkarteko arraunlari ohia ere.

18 urterekin eta denbora laburrez Nekazal ingeniaritza ikasten hasi zen. Obran ere jardun zuen lanean; eta, gero, Zuzenbidea ikasten hasi zen. AEKn bi urte egin zituen, ondoren komunikazioa ikasi nahi zuela otu zitzaion.[1]

ETB 1ean kirol emanaldietan esatari bezala hasi zen, batit bat traineru estropaden emanaldietan. Gero ETB 1eko hainbat saio ere aurkezte zituen. Esaterako Herri People, Auzolan, Zuek hor! edota Itsasontzi baten.

Gaur egun kirol emankizunak aurkezten segitzen du eta baita Gailurra Xtreme saioa ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]