Edukira joan

Ibone Belaustegigoitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibone Belaustegigoitia
Bizitza
JaiotzaBilbo1930eko maiatzaren 23a (94 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaFrancisco Belaustegigoitia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria

Ibone Belaustegigoitia Arotzena (Bilbo, 1930eko maiatzaren 23a - ) euskal kirolaria da, tranpolin jauzietan aditua.

Bilbon jaio zen, XX. mendearen lehen herenetik Bilbon nabarmena zen familia batean: Belaustegigoitia landaluzetarrak.

Familia honetako kideetako bostek Bilboko Athleticeken jokatu zuten. Iboneren osaba zen José María Belaustegigoitia izan zen aipagarriena. Bere aita, Francisco Belaustegigoitia, Patxo Belauste izenarekin ezagunagoa, Athleticeken futbolean aritu zen 1920ko hamarkadan, 1917-1924 bitartean, nahiz eta taldea utzi zuen Parisen ikasteko. Frantziako hiriburuan zegoen bitartean, Marie Curie Nobel saridunaren ondoan lan egin zuen irrati aplikazioak aztertzen, eta bitartean, Olympique taldeko jokalaria izan zen.[1]

1930eko hamarkadan, Francisco eta bere emaztea, Elvira Arozena, eta haien seme-alabak Mexikora iritsi ziren. Garai hartan Ibonek urtebete zuen. Urtebetez egon ziren bertan eta gero Mexiko Hirira joan ziren bizitzera, Espainian gerra zibilaren lehertzean behin betiko finkatu ziren bertan.[2]

5 urte zituela igerilekuak ezagutu zituen eta 17 urte zituenean hasi zen trampolin jauziekiko zaletasuna, bere etxeko igerilekuan instalatutako tranpolin txiki bati esker. Ondoren, Mexikoko Deportivo Chapultepec igeriketa taldean hasi zen entrenatzen.[3]

Magisteritza eta enpresen administrazioa ikasi zituen karrera profesionala edukitzeko helburuarekin, baina tranpolin jauziak praktikatzen jarraitu zuen eta hainbat lehiaketetan parte hartu zuen.

1948an Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz. Familia erbestuko kidea izanik, Mexikoko estatua ordezkatu etorri zuen.[4]

1950ean elite kirola utzi zuen Japonian misiolari izateko. 1980ko hamarkadan, beteranoentzako proben berri izan zuenean, berriro ekin zion lehiaketetan parte hartzeari. Garai hartan German bere senarra izango zena ezagutu, eta bikotea ezkondu egin zen. Urte berean, Guatemala hirian ospatu ziren Erdialdeko Amerikako Jokoetan parte hartu zuen, eta, bertan, Urrezko Domina lortu zuen 3 metroko tranpolin jauzien kategorian.[5]

55 urtetik gorakoentzako lehiaketetan parte hartzen jarraitu zuen mundu osoan zehar. 2010eko Munduko Jauzi Txapelketan parte hartu zuen eta bertan urrezko dominak lortu zituen metro bateko proban, 3 metrokoan, eta 5 metroko plataforman.[6] 2017an Budapesten igeriketako Munduko Txapelketetan ere parte hartu zuen.[7]

Bere kirol ibilbidean 300 domina baino gehiago lortu ditu.[8][9] Errusiako Europako master kategorietako azken lehiaketetan, euskal herritar gisa lehiatu zen, Bizkaiko Federazioaren fitxarekin.[10] Master kategorian gaur egungo munduko trampolino jauzilari txapelduna da.[1]

Palmaresa Olinpiar Jokoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelketa Lekua Emaitza
1948 Olinpiar Jokoak Londres Erresuma Batua Hiru metroko tranpolin, 17.a

Sariak eta aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2012an Ibone Belaustegigoitiak Sabino Arana Saria jaso zuen euskal emakume olinpikoen ordezkari bezala.[11]
  • 2014an Mexikoko Igeriketa Federazioak bere izena eman zion lehiaketa nazional bati.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. ISSN 1134-6582..
  12. .