Ichijōdani Asakura familiaren aztarna historikoak

Koordenatuak: 35°59′58″N 136°17′44″E / 35.999474°N 136.29557°E / 35.999474; 136.29557
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ichijōdani Asakura familiaren aztarna historikoak.

Ichijōdani Asakura familiaren aztarna historikoak (japonieraz: 一乗谷朝倉氏遺跡 Ichijōdani Asakura-shi Iseki?) , Japoniako Fukui hiriko aztarnategi arkeologiko ezaguna da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sengoku Aroan Asakura leinua zen nagusi lurralde honetan. 1471ean gaztelua eraiki eta herria sortu zuten. 10.000 biztanletaraino iritsi zen berehala, Japoniako hiri handienetakoa bihurtu zelarik.

1573an Oda Nobunagak Asakura familia garaitu eta herria erre egin zuen. Gaur egun Asakura familiaren aztarna historikoak Japoniako Ondare historiko garrantzitsuenetakoak dira.

Indusketak eta berreraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967 urtean hasi ziren indusketak egiten eta herri osoaren oinarria agerian gelditu zen, daymioaren jauregia, samuraien etxebizitzak, tenpluak, merkatarien eta artisauen etxeak, denak ere ongi definituriko kaleetan. 200 metrotan dauden eraikinak berreraiki egin dira, tartean daude samuraien etxeak eta merkatarienak. Lau lorategi japoniar ere berreskuratu dituzte.

Muinoaren gainean daude Ichijōdani gazteluaren hondarrak.

Kultur ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ichijōdani Asakura failiaren lorategiak.
  • 278 hektarea diruen aztarnategia.
  • Lortu diren 2.343 artikulu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

35°59′58″N 136°17′44″E / 35.999474°N 136.29557°E / 35.999474; 136.29557