Ida Holz

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Ida Holz

(2015)
Bizitza
JaiotzaMontevideo1935eko urtarrilaren 30a (89 urte)
Herrialdea Uruguai
Familia
Ezkontidea(k)Anhelo Hernández Ríos (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaErrepublikaren Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, irakaslea, ikertzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Errepublikaren Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Ida Holz Bard (Montevideo, Uruguai, 1935eko urtarrilaren 30a) ingeniari, informatikari, irakasle eta ikertzaile uruguaitarra da, konputazioaren eta Interneten aitzindaria.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri poloniarreko familia judu oso xume batetik zetorrena, 17 eta 21 urte bitartean Israelera joan zen, eta han armadan eta kibbutz batean egon zen.[2]

Uruguaira itzultzean arkitektura ikasi nahi izan zuen, baina ezin izan zuen egin, egunez lan egiten zuelako, eta matematikako irakasle izateko prestakuntza jasotzen hasi zen Artigas Irakasle Institutuan. Bertan, Logika Matematikoko irakasleak Errepublikaren Unibertsitateak Konputazio arloan eskaintzen zuen ikastaro batera aurkeztera gonbidatu zuen.[2]

70eko hamarkadaren hasieran, Uruguaiko konputazio-ikasleen lehen belaunaldietako kide izan zen, Errepublikaren Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak trebatuak.[3]

1964an, Anhelo Hernández artistarekin ezkondu zen, pintura garaikideari eskainia, eta Torres García tailerra osatu zuena. 1976an erbestera abiatu ziren Mexikora. Aldi horretan, Holzek Politika Ekonomiko eta Sozialeko Zuzendaritza Nagusian lan egin zuen. Geroago, herrialde horretako Estatistiken Institutu Nazionalean aritu izan zen. Mexikoko gobernuak bertako zuzendaritza eskaini zion, baina Uruguaira itzultzea erabaki zuen.[4]

1986an Errepublikaren Unibertsitateko (SECIU) Informatika Zerbitzu Nagusiaren zuzendaritzarako lehiakide izan zen, eta postua lortu zuen. Lanpostu horretatik, Ida Holz Interneten garapenaren buru izan zen Uruguain 90eko hamarkadaren hasieratik. Ordutik gaur arte, Uruguaiko IKTen garapenean eta bilakaeran rol nabarmena izan du. 2005etik Uruguaiko Informazioaren Gizartearen Agentziako (AGESIC) zuzendaritzan jardun zuen 2020ra arte. Ceibal Planaren bultzatzaileetako bat ere izan zen.[5]

Holz ezaguna da 1991n Rio de Janeiron egindako kongresu batean Ameriketako Estatu Batuek eta Europak beren nagusitasuna mundu mailako Internet sareari inposatzearen aurka agertu zelako.[4]

Bere zuzendaritzapean, 1994an SECIUk Interneteko lehen nodoa jarri zuen Uruguain.[6]

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009ko Ibilbidearen Saria jaso zuen, Latinoamerikarako eta Kariberako Interneteko Helbideen Erregistroak (LACNIC) Internet etengabe garatzen lagundu duten pertsonei ematen diena.[7]
  • 2013an Internet Society-ren Ospearen Aretoan sartu zen lehen latinoamerikar ospetsua izan zen, Internet garatzeko eta indartzeko garrantzitsuak izan diren pertsonak ohoratzen dituen ekimena.[8][9][10]
  • Hasierako eta Lehen Hezkuntzako Kontseiluak 2014ko Ohorezko Moña eman zion José Artigas 4. eskola publikoan, ingeniariak lehen mailako ikasketak egin zituen ikastetxean.[10]
  • Correoseko Administrazio Nazionalak "Personalidades destacadas de Uruguay" serieko zigiluak eman zituen 2015ean, Ida Holz-i eskainiak.[11]
  • 2017an, Ida Holzek aitorpen bat jaso zuen Uruguaiko Interneten aitzindari gisa egindako ibilbidearen omenez, Ceibal Planaren 10. urteurrenean.[10]
  • 2020an "Uruguayas rebeldes" liburuan sartu zuten, Uruguaiko historia markatu zuten 45 emakume biltzen dituen liburuan.[12]
  • 2022an, Billiken.lat plataformak bere bizitzari buruzko bideo bat argitaratu zuen.[13]

Vint Cerfek "interneteko guraso" izenekoetako batek, "Interneteko ama" bat ote zegoen galdetu ziotenean, hau adierazi zuen:

"Bai, Interneteko ama bat dago. Eta Ida Holz du izena "

Vint Cerf, 2015eko abendua.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La uruguaya Ida Holz ya está en el Salón de la Fama de Internet | Noticias Uruguay y el Mundo actualizadas - Diario EL PAIS Uruguay» web.archive.org 2016-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. a b «Ida Holz: alma tecnológica» El Observador (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. «50 mujeres uruguayas influyentes» El Observador (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  4. a b «Ida Holz y el sueño del hospital virtual - Diario EL PAIS - Montevideo - Uruguay» historico.elpais.com.uy (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  5. Txantiloi:Es-UY Grupo 180. «“Hay que cambiar todo en la educación: desde las estructuras hasta las formas de conducción”» www.180.com.uy (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  6. «Ida Holz Bard». Frida 2013..
  7. «LACNIC - Anuncios - Resultado "Premio Trayectoria 2009"» lacnic.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  8. «Ida Holz en el Salón de la Fama de Internet». El Observador.
  9. (Ingelesez) Society, Internet. (2013-06-26). «Internet Hall of Fame Announces 2013 Inductees!» Internet Hall of Fame (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Agencia de Gobierno Electrónico y Sociedad de la Información y del Conocimiento» Agencia de Gobierno Electrónico y Sociedad de la Información y del Conocimiento (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  11. (Gaztelaniaz) «Correo uruguayo presentó sellos en homenaje a personalidades uruguayas» Montevideo Portal (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  12. (Gaztelaniaz) «Agencia EFE» EFE Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  13. (Gaztelaniaz) «Billiken lanzó un video sobre Ida Holz Bard, la ingeniera uruguaya pionera en computación e Internet» Billiken (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  14. «El hombre que encendió el fuego» Revista Qué Pasa 2015-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]