Idanha-a-Velhako katedrala
Itxura
Idanha-a-Velhako katedrala | |
---|---|
Catedral e a velha ponte a Este, sobre o Ponsul | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Castelo Branco |
Portugalgo udalerria | Idanha-a-Nova |
Freguesia | Monsanto e Idanha-a-Velha |
Koordenatuak | 39°59′47″N 7°08′41″W / 39.996299°N 7.14465°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Izena | Idanha-a-Velha (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte bisigotikoa |
Ondarea | |
Idanha-a-Velhako katedrala edo Antzinako Idanha-a-Velhako katedrala (portugesez: Catedral de Idanha-a-Velha) Egitaniako apezpikutzaren antzinako katedrala zen. Gaur egun Idanha-a-Nova herrian, Monsanto eta Idanha-a-Velha batu ondoren sortutako parrokian dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egitaniako apezpikutza IV. mendean sortu zen eta basilika 585 urtearen inguruan hasi zen altxatzen. Musulmanek Iberiar Penintsula inbaditu zutenean katedrala meskita bihurtu zuten. Behin lur horiek musulmanei kenduta, berriro ere eliza katoliko bihurtu zen, Tenpluko Ordenaren eskuetan. XIX. mendean eliza moduan funtzionatzeari utzi zion eta gaur egun museoa da.[1]