Idi-mihi (onddoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau onddoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idi-mihi».
Idi-mihia / Idi-mina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaFistulinaceae
GeneroaFistulina
Espeziea Fistulina hepatica
With., 1801
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
bizkarroia da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Idi-mihi edo Idi-mina (Fistulina hepatica) Fistulinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Aurretik tutuak eta gaineko geruza kenduta, gordinik edo egosita entsaladan jan daiteke, era berean, frijituta edo birrineztatuta ere jan daiteke. C bitaminan oso aberatsa da, eta zitriko askok baino gehiago du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Masa haragitsua eta likatsua, 10-20 cm-ko diametrokoa eta 2-3 cm-ko lodiera duena, mihi edo giltzurrun itxurakoa, gorri-odol koloreko papilaz osatua edo gibel kolorekoez.

Tutuak eta poroak: Finak, motzak, zilindrikoak, horixkak, poro txikietan amaitzen direnak, biribilak krema kolorekoak edo arrosak.

Hanka: Alboan, motza eta lodia (batzuetan oinik gabe), kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Trinkoa, zuntzuna, lodia, odolaren antzeko likido batez betetako zainekin, ebakitzean jariatzen duena, garratz samarreko zaporearekin.[2]

Etimologia: Fistulina terminoa fistulako hodiaren txikigarria da. Hepática epitetoa latinetik dator, gibela esan nahi duen "hepatikos" hitzetik. Gibelaren antza duelako.

Jangarritasuna:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ale gazteak gordinik kontsumi daitezke entsaladan, edo beste edozein perretxiko bezala kozinatuta. Zahartzen denean larrukara da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere generoko bakarra izanik, nahastezina da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainetik udazkenera arte, haritzen, gaztainondoen eta abarren motzondo eta enborretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Asia, Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 621 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 494 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 567 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 356 or. ISBN 84-282-0666-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]