Idiakez dorrea
- Artikulu hau Azkoitiko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiakez (argipena)».
| Idiakez dorrea | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Alde Zaharra (Azkoitia) | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Azkoitia |
| Koordenatuak | 43°10′41″N 2°18′40″W / 43.17819°N 2.31117°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVI. mendea |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
| Ondarea | |
| BIC | RI-51-0001468 |
| 10 | |
Idiakez dorrea, Etxebeltz [1] edo Etxe Beltz[2] Azkoitiko (Gipuzkoa) jauregi eta dorretxe bat da. Urola ibaiaren ertzean eta Azkoitiko Alde Zaharran dago, Jesusen Bihotza Agurgarriaren plazan, Barriken iturria eta Andre Mariaren Jasokundearen elizaren alboan.
21. mendearen lehen laurdenean Espainiako familia aristokratiko baten jabetzakoa da (Granada de Egako Dukeak), eta ezin da bisitatu.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkoitiko historiako bi une garrantzitsuetan agertzen da:
- 1456an Ahaide Nagusien arteko gerraldiaren gertakari baten lekuko izan zen, bertan Gipuzkoako ahaide nagusiek beren azken erronka kokatu baitzuten.
- 1838an, lehen karlistaldiaren garaian, karlisten gortea sarritan egon zen kokatua etxe honetan, eta dinastia borboiaren adar hartako Karlos Maria Isidro Beirako Printzesarekin bere barneko gela batean ezkondu zen.[3]
Ondoren, II. Karlistaldian, liberalek su eman zioten etxeari, eta hormak hain belztuta geratu ziren non konponketan beltzez margotzea erabaki zen, eta hortik datorkio Etxebeltz izena etxeari.[2]
Azkoitiko turismo erakargune nagusietakoa da, gehienbat egoera bikainean dagoen eraikinaren aurrealdeagatik. Han, baserri eran apainduriko ate apuntatu eta adobelatua bat nabarmentzen da. Idiakez, Olano eta Loiolatarren armarri historikoak ikusten dira etxearen fatxadetan, azken hain zuzen dorretxea, Loiolako Ignazioren Etxeko Jaurerriarena izan zela. [3]
2007an eraikina zaharberritu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fatxada nagusia.
-
Urola ibaira ematen duen aldea.
-
Armarri bat.
Elementu arkitektonikoak eta planoak:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Peña Fernández, Ana. (2017). «Arquitectura Señorial en el valle del Urola. Evolución Tipológica: de las casas-torre al Palacio Barroco» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 73 (1-2): 253-257. ISSN 0211-111X. (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ a b c Eusko Jaurlaritza, Euskadi Basque Country. (2006-12-20). «Idiakez Dorretxea (Etxe Beltz)» turismoa.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ a b «Herriko ondarea - Azkoitiko Udala» azkoitia.eus (kontsulta data: 2025-04-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idiakez jauregia: Tolosakoa (Gipuzkoa), XVII. mendekoa.
