Edukira joan

Idoia Beratarbide Arrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Beratarbide» orritik birbideratua)
Idoia Beratarbide Arrieta

Bizitza
JaiotzaOiartzun1977ko uztailaren 29a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Arte eder
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta artista

idoiaberatarbide.eus
Instagram: idoia.beratarbide Edit the value on Wikidata
Lino plazan (Agirre lehendakaria) Idoia Beratarbideren diseinuarekin egindako murala.

Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 29a) euskal herritar artista eta ilustratzailea da.[1] 1999an Arte Ederretan Lizentziatu zen. Ilustratzaile lanaz gain, hainbat zeregin bete ditu kulturgintzaren barruan: Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko kudeatzaile eta eragile izan zen; Edo! argitaletxean editore lanak egin zituen; Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta honen baitan aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu.[2] Maria de Bernardorekin batera Marodi Sorkuntzak proiektua bultzatu du jantzigintza kreatiboan lan egiteko.[3] 2013an Euntze espazioa zabaldu zuen Oiartzunen haurren sormena garatzeko helburuarekin.[4]

Marrazkia, pintura, eskultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka nahiz modu kolektiboan argitaratutako lanak:

  • Euskal Kultura Bizirik. 2025. Erakusketa kolektiboa, Oiartzungo San Joan kaperan[5]
  • Hexagonoa. 2025. Mural kolektiboa (Ergobia) [6]
  • Lupa. 2024. Erakusketa kolektiboa [7]
  • Zauria (Hatxe-ren Zauria animaziorako irudiak) [8]
  • Xabier Lete. 2021. Murala (Oiartzun)
  • Ateak marraztu. 2021. Murala (Errenteria)
  • Puskak biltzen. 2021. Erakusketa kolektiboa [9]
  • Kulturabirusa. 2020. Erakusketa kolektiboa [10]
  • Barruko denbora. 2018.[11]
  • Denboraren itzala II. 2014. Erakusketa [12]
  • Denboraren itzala I. 2013. Erakusketa
  • Memoria zulatua. 2010. Erakusketa [13]
  • Uneen eremua II. 2009. Erakusketa
  • Uneen eremua I. 2009. Erakusketa kolektiboa
  • Cassamance. 2008. Erakusketa kolektiboa
  • Erdi zebra. 2006. Erakusketa
  • Eskutitzak. 2004. Erakusketa kolektiboa
  • Ekuador. 2003. Erakusketa kolektiboa
  • Hitzen itzalean. 2002. Erakusketa
  • Gorria. 2001. Erakusketa kolektiboa

Ilustrazioaren alorrean, Euskal Haur Literaturako liburu ugari ilustratuak ditu eta baita helduentzako literatur lanak ere. Liburuetarako ilustrazioez gain liburuen azalak, karteletarako irudiak eta Berria Egunkarirako ilustrazioak egin ditu, hauen artean Erresistentzia kutxa-n egindakoak 2020ko martxoaren 26an.[14]

Ilustrazioarekin lotuta muralak ere egin ditu, aipatzekoa da Errenteriako Agirre Lehendakaria plazan Errenteriako Udalaren eskariz[15] egindako horma-irudi erraldoia. Egileak esandakoaren arabera, muralak Errenteriako emakumeen historia garaikidea jarraitzen du, lihozko ariak gidaturik, eta eskuek, garai ezberdineko emakumeak, gertaera historikoak lotzen dituzte, eta amaieran eskuz esku eraikitako bideak gaur egungo emakumeengan eta haurrengan izan duen eragina islatzen du.

Errenteriarekin lotutako beste lanak egin ditu, aipatutako Koldo, zein Errenteriako emakumeen aztaznak: narrazioak liburuak ilustratu ditu, azken hori Allende Arnaizekin batera, eta Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak diseinatu ditu, Joxemari Carrerek sortutako istoriotik abiatuta.[16]

Oro har:[17]

2025 Luma Kantaria 1545
2024 Tupust! “Gu” Tupust kolektiboa
2018 Zauri Bolodia Txalaparta
2018 Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak
2018 Der alte Zaung Haag+Herchen
2016 Koldo Errenteriako Udala
2016 Mr. Señora Txalaparta
2016 Igel Marroitxo Haziak
2015 Lur beldur Denonartean
2015 Bihotzero Autoedizioa
2014 Xanti ta Maddalen Errenteriako Udala
2013 Hargina eta laminakua Erein
2012 Hura ez da lekua Txalaparta
2010 Mikel eta Mikaela Erein
2010 Andere zikoinak Erein
2004 Zergatik iristen da gaua? Erein
2003 Hodei bat harrapatuz Erein

Lan eszenikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007tik dabil teatro obretan parte hartzen konpainia desberdinetan, izan zuzendari bezala, aktore, edota eszenografia edo jantzien sorkuntzan:[18][2]

2025 Aztia Metrokoadroka Zuzendari
2025 Vulnerable Zorutik Kultur Elkartea Jantziak
2024 Artxibo biluzia Metrokoadroka Zuzendari
2023 Sehaska kanta gorriari Arta kolektiboa Jantziak
2022 Zeozertan dabil baina ez dakit zertan Metrokoadroka Jantziak
2022 Bidaide Metrokoadroka Zuzendari eta Aktore
2022 Intxaurra Mairu antzerki taldea Jantziak
2021 Lubaki lainotua Atx Jantziak
2021 Hemen gaude dena ongi Rouge Elea Jantziak
2020 Porno vs Afrodita Benetan Be Jantziak
2020 Zuhaitzarekin solasean Rouge Elea Jantziak
2020 Txolarte Metrokoadroka Aktore
2020 Andre zaharraren manifestua Metrokoadroka Aktore
2020 Modelo baten bizitza sekretua Metrokoadroka Aktore
2019 Zauri Bolodia Metrokoadroka Aktore
2019 Munduko poesia kaia Metrokoadroka Zuzendari
2019 Hugo, non da Emmy? Metrokoadroka Aktore
2019 Kaskarot Atx Jantziak
2019 Zaldi urdina Artedrama, Axut eta Dejabu Jantziak
2018 Zorion hutsa Katiuska Jantziak
2018 Zanbuia! Metrokoadroka Aktore eta Eszenografia
2018 Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa Atx Jantziak
2018 Zazpi senideko Axut! Jantziak
2018 Inondik inora Benetan Be Jantziak
2018 Zuhaitz batekin hizketan Rouge Elea Jantziak
2017 Linbo planeta Dejabu Panpin Laborategia Jantziak
2017 Hau da nire ametsen kolorea Rouge Elea Jantziak
2017 Hozkailua Huts teatroa Jantziak
2017 Linbo planeta Dejabu Jantziak
2015 Zuek Rouge Elea Jantziak
2015 Su izan nahi Metrokoadroka Aktore
2015 Frankoren bilobari gutuna Artedrama, Dejabu, Le Petit Théâtre de Pain Jantziak
2014 Salto Metrokoadroka Jantziak
2013 Zertarako hegoak Metrokoadroka Jantziak
2013 Biutz Rouge Elea, Zazpi T'erdi Eszenografia
2012 Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? Metrokoadroka Aktore
2012 Munduan beste Labea Laborategia, Metrokoadroka Aktore
2012 Publikoari gorroto Huts teatroa Jantziak
2011 Hura ez da lekua Metrokoadroka Aktore
2011 Biutz Rouge Elea Jantziak
2010 Herio heroi Metrokoadroka Jantziak
2007 Metrokoadrobat Metrokoadroka Aktore

Arte irakasle

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte plastikoak beste modu batean irakasteko asmoarekin 2000 urtetik sorkuntza tailerrak ematen ditu haur eta helduentzat, hainbat elkarte, ikastola eta eskoletan.[19][20] 2013an Euntze espazioa sortu zuenetik, bertan aritzen da eta azken urteetan baita Astigarte, Astigarragako kultur elkartean ere.[21]

Herriko aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an udalekuetako haur talde batek bere izena eraman zuen.[22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Idoia Beratarbide, Galtzagorri webgunea.
  2. a b Metrokoadroka | Idoia Beratarbide Arrieta. (kontsulta data: 2025-06-20).
  3. Marodi | Idoia Beratarbide Arrieta. (kontsulta data: 2025-06-20).
  4. EhunTze. (kontsulta data: 2025-06-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Oiartzun, euskal eskulturen museoa» Onda Vasca 2025-10-04 (kontsulta data: 2025-10-13).
  6. «Astigarte elkarteak Ergobian egin duen murala aurkeztu du» Astigarraga (kontsulta data: 2025-06-25).
  7. «Euskal Herriko 8 emakume sortzaileren lanei "Lupa" eginen diete Mendi Zolanen - Hendaia» Antxetamedia.eus (kontsulta data: 2025-06-25).
  8. «Zauria» www.badok.eus (kontsulta data: 2025-06-25).
  9. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-06-30). «Herriko sortzaileen puskak, Arizmendienean bilduta» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2025-06-25).
  10. SOLFA. (2020-07-04). «Kulturabirusak kultur ekitaldiak ekarriko ditu udan zehar Oiartzunera» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-06-25).
  11. «Idoia Beratarbideren barruko denbora» EITB (kontsulta data: 2025-06-25).
  12. https://www.basauri.eus/sites/basauri/files/2023-05/marienea_actividadesseptiembre_2013cast.pdf
  13. «Memoria eta arbasoak lotu ditu Idoia Beratarbidek erakusketa batean» Berria 2012-10-17 (kontsulta data: 2025-06-25).
  14. Beratarbide, Idoia. «Erresistentzia Kutxa» Berria (kontsulta data: 2020-03-26).
  15. Errenteriako 700. urteurreneko legatuaren parte izango den muralaren proiektua aurkeztu dute | Herribizia. (kontsulta data: 2021-08-06).
  16. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2019-03-07). «Idoia Beratarbide: 'Nahiko banu ere, ezingo nituzke hitzak idatzi, ilustrazioa nire espresatzeko modua da'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-06-19).
  17. Liburuak | Idoia Beratarbide Arrieta. (kontsulta data: 2025-06-25).
  18. «ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2025-06-20).
  19. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2025-06-25).
  20. (Gaztelaniaz) M.A.I. (2020-01-11). «La ilustradora Idoia Beratarbide impartirá la próxima master class de la Academia de Dibujo y Pintura» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-06-25).
  21. (Gaztelaniaz) admin. (2023-06-09). «ASTIGARTE elkarteko kideekin solasaldia» Astigarraga Aldizkaria (kontsulta data: 2025-06-25).
  22. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (kontsulta data: 2023-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]