Idoia Etxeberria Elortza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Etxeberria Elortza
Bizitza
JaiotzaOñati, 1977 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Idoia Etxeberria Elortza (Oñati, Gipuzkoa, 1977) gipuzkoar kazetari eta idazlea da.

2001ean kazetari hasi zen lanean, hasieran Euskaldunon Egunkarian eta ondoren Berrian. 2009tik Badihardugu euskara elkartean egiten du lan, Euskal Herriko Ahotsak eta 101 eLe proiektuetan. Elkarrizketak egiten ditu, bideoan, eta baita ikus-entzunezkoen gidoiak ere, jasotako testigantzak oinarri hartuta. Besteak beste, Ahotsak Ikasgelan proiektuaren arduraduna da eta Oñatiko hitanoa biziberritzeko sortu zen Ingo xonau! proiektuaren koordinatzailea.[1]

2001. urtean, Olerti Etxearen Bakarrizketa Dramatikoen l. lehiaketa irabazi zuen, Bakartxo lanarekin.[2] Antzezlana argitaratu egin zen, eta antzeztu: Ainhoa Alberdi zen protagonista.

2012an Xabier Lizardi saria irabazi zuen Ez dago argi lanagatik.[3][4]

2014an, Erdaldun berrien kluba antzezlana idatzi zuen, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearentzat; Olatz Pagaldaik antzeztu zuen.[5]

Iritzi artikuluak ere idatzi ditu: Kontzejupetik hilabetekarian (1999-2002), Berrian (2012-2013) eta Goiena astekarian (2010-2020).

Amantalen ahotsa ikuskizunaren sortzaileetako bat da (2011).

2011n, Gidoigintza Ikastaroa egin zuen Donostiako Larrotxene kultur etxean, eta film labur bat zuzentzeko aukera izan zuen: Aita antza.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bakartxo (2001, Zarauzko Olerti Etxea)
  • Erdaldun berrien kluba (2014, AED)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SLU, Herritar Berri. (2019-12-19). «Oñatiko noka biziberritzeko egitasmoak transmisio etenaren kausak azaldu ditu» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  2. Ruper. (2012-04-29). «Oñati/Ruper.: XXX Lizardi Saria» Oñati/Ruper. (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  3. Xabier Lizardi saria. 2021-03-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi du XXX. Lizardi Saria, 'Ez dago argi' lanarekin» El Diario Vasco 2012-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  5. «Erdaldun berrien kluba» Kultur Errota (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  6. «Aita antza» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]