Idoia Granizo
| Idoia Granizo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Altsasu, 1999 (26/27 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1999) euskal idazle eta bertsolaria da. EHUn Euskal Ikasketetan graduatua eta NUPen Irakasletza Masterra egindakoa da[1].
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DBHko hirugarren maila Maulen burutu zuen eta bertan euskaraz egiterik apenas zuenez, hizkuntzarekin harremanetan jarraitu ahal izateko idazten hasi zen[2].
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015: Altsasuko institutuko narrazio lehiaketa[3]
- 2015: Hondarribiko Bordari lehiaketako narrazio saria[3]
- 2016: Resurreccion Maria Azkue literatur saria, gazte mailako olerki onena Hitzak hots lanarekin[2].
- 2017: Maria Azkue literatur sariko narrazio saileko hirugarren saria Bide zuzenetik oker lanarekin[4].
- 2017: Maria Azkue literatur sariko olerki saileko hirugarren saria Itsasoak sutu daitezke lanarekin[4].
- 2024: Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrien Sariketako narrazio laburren ataleko bigarren saria, Dena gure esku balego bezala kontakizunarekin[5]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: Hegats literatur aldizkarian, Gazteak gara. Eta idazleak artikulua[6]
- 2022: Fontes Linguae Vasconum aldizkarian, Altsasuko hizkuntza-paisaiaren azterketa euskararen biziberritzearen testuinguruan: merkataritzako esparrua[6]
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritzarekin harremana, lehen hezkuntzako 5. Mailan hasi zuen eta ondoren Altsasuko bertso-eskolan aritu zen. Lehenengo plaza, eskolarteko bat izan zuen, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean hain zuzen ere[1].
2023a bitarte bertso-irakasle aritu izan da hainbat bertso-eskolatan[1].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienak bertsopaper lehiaketetan irabazi ditu.
- 2015: Lazkao Txiki pertsopaper lehiaketa[1]
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barañaingo kopla txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: txapelduna[1]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako emakume bertsolariek argitaratutako Gure Aldetara diskan parte hartu zuen[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Idoia Granizo - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mazkiaran, Nerea. (2016-03-31). «Pasión por el euskera y las palabras» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ a b «Granizorendako Azkue Saria - Altsasu» Guaixe.eus (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ a b «Granizo, Azkue sariak pareka - Altsasu» Guaixe.eus (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ «Idoia Granizo: "Bertsolaritza eta literatura elkar elikatzen dira" - Iruñea» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Idoia Granizo Uribarrena» Dialnet (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ «Final laurdenak — Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-05-10).
- ↑ «Finalaurrekoak — Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-05-10).