Edukira joan

Idoia Santamaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Santamaria

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1962 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta zuzentzailea
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Jasotako sariak
Tabakalera: 79189

Idoia Santamaría Urkaregi (Donostia, 1962) itzultzailea eta zuzentzailea da. Gaur egun, Elhuyar Fundazioan ari da itzultzaile- eta zuzentzaile-lanetan, eta zenbait literatura-lan ditu itzuliak.

Euskal Filologian lizentziaduna da, eta euskara-irakasle aritu zen 1980ko hamarkadan[1]. Bikoizketarako testuak itzultzen eta egokitzen ere ibilitakoa da. Europar Batasuneko Itzulpen Zerbitzuan, gaztelaniarako itzultzaile-lanean aritutakoa da, eta, 2004tik aurrera, Elhuyar Fundazioko itzultzaile, zuzentzaile eta irakaslea da. Besteak beste, euskaratik gaztelaniara itzultzeko eskolak ematen dizkie itzultzaileei.

Hainbat literatura-lan itzuli ditu: 1992an, E.M. Fosterren Aingeruak nekez ausartzen diren tokian itzuli zuen, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

1998. eta 2000. urteen artean, hiru lan itzuli zituen gaztelaniara: Pablo Sastreren Las cosas se han complicado un poco (Gauzak apur bat konplikatu dira), Patxi Iturregiren Con el viento en contra (Haize-kontra) eta Xabier Mendiguren Elizegiren Mi vieja montaña (Berriro igo nauzu). Guztiak ere Hiru argitaletxeak argitaratu zituen.

2012an, Simon Singhen Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua saiakera-liburua itzuli zuen, eta Elhuyarrek argitaratu zuen.

2018an eta 2019an, Literatura Unibertsala bildumako lan bana itzuli ditu: Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa eta Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin-liburua. 2020an euskarazko itzulpen saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan, Ingeborg Bachmannen Aldibereko lanaren itzulpenagatik.[2]

2026an (H)ilbeltza beka irabazi zuen Fiedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberriaren itzulpenarekin. Euskarazko nobela beltza sustatzeko helburuz ematen den bekan txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Aztertutako 11 laginetatik Idoia Santamaria Urkaregi izan zen saritua. Epaimahaikideak Fernando Anbustegi Baztango alkatea, Amaia Apalauza aurreko irabazlea eta (H)ilbeltza alkarteko ordezkaria eta Maddalen Subijana Txalaparta argitaletxeko ordezkaria izan ziren. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu unean eta beste 3.000 lana amaitzean. Ondo bidean, 2027ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2028ko abenduan aurkeztuko da lana, (H)ilbeltza ekimenean.[3]

Halaber, EIZIEren 31 eskutik blogean kolaboratu zuen, 2012an eta 2013an.

Argitaratutako itzulpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2026an (H)ilbeltza beka irabazi zuen Fiedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberriaren itzulpenarekin.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (kontsulta data: 2020-04-12).
  2. «Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat» Euskal Irrati Telebista 2020-10-14 (kontsulta data: 2020-10-14).
  3. 1 2 «Idoia Santamariak irabazi dau X. (H)ilbeltza bekea» bizkaie.biz (kontsulta data: 2026-05-01).
  4. Irizar, Itziar Ugarte. «'Austerlitz', oroitu ezin denaren emaria» Berria (kontsulta data: 2022-03-08).
  5. Irizar, Itziar Ugarte. «'Luis Bonaparteren brumairearen hemezortzia'» Berria (kontsulta data: 2023-03-23).
  6. «Tragedia eta fartsa historian» Berria 2023-05-17 (kontsulta data: 2024-01-31).
  7. Astiz, Iñigo. (2025-09-29). «Udazkeneko literatur loraldia: argitaletxe berri bat, Atxagaren nobelarako itzulera eta beste 93 istorio» Berria (kontsulta data: 2025-09-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]