Idomeneo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idomeneo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaDeucalion of Crete (en) Itzuli
AmaCleopatra (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Meda (en) Itzuli
Seme-alabakChalciope (en) Itzuli, Idamante (en) Itzuli, Cleisithyra (en) Itzuli eta Iphiclus (en) Itzuli

Greziako mitologiaren arabera, Idomeneo[1] (antzinako grezieraz: Ἰδομενεύς, Idomeneus, "Idako indarra") Kretako errege izan zen, Deukalionen semea. Kretarren kapitaina izan zen Troiako gerran. Elezaharrek diotenez, ekaitz batean, lehorreratutakoan aurkitzen zuen lehenengo pertsona Poseidoni eskainiko ziola hitz eman zuen. Bere semea agertu zen, aitari harrera egitera joana, eta Idomeneok, bere zina ez hausteko, semea hil behar izan zuen. Izurrite batek jo zuen orduan uhartea, eta haren errua zela iritzirik, Idomeneo Kretatik kanporatu zuten. Calabriara jo zuen lehenik, eta Colofona gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]