Igela (argitaletxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igela
Jatorriko enpresa Igela argitaletxea
Sortze urtea 1988
Egoera aktiboa
Banatzailea Igela argitaletxea
Generoa(k) Euskal itzulpenak
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Iruñea (Nafarroa Garaia)
Webgune ofiziala http://www.igela.eus

Igela argitaletxea 1988. urtean sortutako Euskal Herriko argitaletxe bat da, eta Iruñean (Nafarroa) du egoitza nagusia. Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek jarri zuten martxan. Euskarara itzulitako lanak argitaratzen ditu, batik bat.

Zortzi sailetan banatzen da bere bilduma:

  • Klis-klasikoak (6 argitalpen)
  • EIZIEren Literatura Unibertsala (17 argitalpen)
  • Bidelagun saila (4 argitalpen)
  • Literatura saila (56 argitalpen)
  • Enigma saila (15 argitalpen)
  • Mintaka saila (12 argitalpen)
  • Sail beltza (24 argitalpen)
  • Gabonetako ipuinak saila (4 argitalpen)

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Batzordeak 1997an abiatutako Ariane Programaren (Culture 2000 eta Culture 2007-2013) bitartez diru laguntzak jaso ditu argitaletxeak literatur lanak itzultzeko, hamar urteko epean. Programa horren helburua zen Europako herrien literatur sorkuntzaren eta historiaren ezagutza eta zabalkundea areagotzea; eta Europako herritarrei haiek irizpidean jartzea, literatur, antzerki eta erreferentzia lanen itzulpenaren bitartez. Lan horien artean dago, besteak beste, Xabier Olarrak 2015. urtean itzuli zuen Ulises liburua, zeinak 2016ean Euskadi Saria irabazi zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]