Igeltsulan
Igeltsulana[1] igeltsuzko eraikuntza edo dekorazioa da, barneko edo kanpoko horma-sabaiak eraikitzeko edo apaintzeko. Kultura askotan ohiko teknika izan da, batez ere barnealdeak apaintzeko, harrizko dekorazioa egiteko baino moldagarriagoa eta errazagoa baita, eta hortaz merkeagoa. Garrantzi handiko teknika izan da bai hispano-arabiar eta mudejar artean, bai Barrokoan dekorazio eta moldura txit landuetan.
Batzuetan iztukadura edo iztuku-lanarekin nahasgarri izan daiteke, itxura antzekoa baitute, baina berez osagaiak ezberdinxeak dira, iztukuak harri-hautsa baitu (normalean marmol-hautsa).
Egun, eskaiola erabili ohi da igeltsulan ekonomikoa egiteko, motiboak edo eskulturak zizelkatu ordez, moldeetan isuri eta pieza apaingarriak erras lortzen baitira.
Hispano-arabiar eta mudejar artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igeltsua lantzeko, zizelkatzeko eta koloreztatzeko teknika asko garatu zen Al-Andaluseko musulmanen garaian eta Errekonkista osteko arkitektura mudejarrean[2]. Igeltsua zizlkatzeko, eragin islamikoko irudi geometrikoak erabiltzen ziren sarritan, baita ere kristauen erresumetan ere. Alhambra jauregiak eta Kordobako sinagogak igeltsulan adibide finak dituzte.
Hispano-arabiar artea ikonoklasta zenez, ezin zuten pertsona edo animaliarik irudikatu. Horregatik, landare edo geometria oinarriko apaindura konplexua garatu zuten, gehien bat igeltsua egina:
- Mukarna edo mokarabea: estalaktita itxura zuten, hiru dimentsiotan, eta jausiko direla dirudite. Normalean arkuetan edo ateetan egoten dira.
- Epigrafia: idazkera arabiarrean, sarri Koraneko pasarteak, igeltsuan zizelkatu.
- Ataurike: landaredia, hosto eta zurtoin nahasketa.
- Begizta-sarea: Normalean zurez eginda eta goiko aldea apaintzen zuten irudi geometriko polikromatuak.
Teknika hauek oso estimatuak ziren eta errekonkista ostean, igeltsero eta artisau musulmanek lanean jarraitu zuten kristauentzat, apainduren motiboak gutxinaka eraaldatuz. Igeltsulangintza XVI. mendea arte luzatu zen, Pizkundearen bihotzeraino.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian oso adibide gutxi daude, batez ere Nafarroako hegoaldean, musulmanen eragina jaso eta eraikin mudejar bakan batzuk dauden lurraldean. Aipatzekoak dira Erriberriko Errege Jauregian dagoen "Igeltsulanen ganbera" edo "Ganbera mudejarra", non igeltsuzko hamar panel apaindu dauden. Jatorrizko apainketa (partzialki) mantendu duen gela bakarra da: Erriberako maisu mudejarrek[3] egindako 10 panel daude bertan. Marrazki geometrikoak, begiztak, ikur heraldikoak eta gaztainondo hostoak irudikatzen dituzte besteak beste.
-
1. panela
-
2. panela
-
3. panela
-
4. panela
-
5. panela
-
6. panela
-
7. panela
-
8. panela
-
9. panela
-
10. panela
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zehazki hiztegia
- ↑ Byne; Arthur Byne; Mildred Stapley Byne. (1920). Decorated wooden ceilings in Spain. Harvard University: G.P. Putnam's Sons, 32 or..
- ↑ Martinena Ruiz, Juan José. (1980). Nafarroako Aurrezki Kutxa ed. Lizarra: Salvat S.A. de Ediciones, 70-73 or. ISBN 84-7137-604-0..