Iggy Azalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iggy Azalea
Iggy Azalea - ACL Music Festival (2).jpg
Bizitza
Izen osoa Amethyst Amelia Kelly
Jaiotza Sydney1990eko ekainaren  7a (28 urte)
Herrialdea  Australia
Bizilekua Tarzana Itzuli
Mullumbimby Itzuli
Miami
Houston
Familia
Aita Brendan Kelly
Ama Tanya Kelly
Bikotea(k) Nick Young Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kantugilea, modeloa eta television personalitya Itzuli
Lantokia(k) Los Angeles
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) Iggy Azalea
Genero artistikoa popa
musika elektronikoa
hip hopa
electro hopa Itzuli
pop-rapa Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Def Jam Recordings Itzuli
Grand Hustle Records Itzuli
The Island Def Jam Music Group
Mercury Records Itzuli
Virgin EMI Records Itzuli
IMDb nm5404318
iggyazalea.com
Iggy Azalea signature.png

Amethyst Amelia Kelly (Sydney, Australia, 1990eko ekainaren 7a - ) ezagunagoa Iggy Azalea ezizen edo izen artistikoarekin, abeslari eta musikagile australiarra da. "Pu$$y" eta "My World" abestien bideoklipetan atera ondoren ezaguna egin zen mundu osoan. 2011ko irailaren 27an Azalea bere lehenengo iraupen handiko proiektua atera zuen "Ignorant Art" deituriko mixtape bat.

2012an, XXL aldizkariaren Top 10 inkestan estatubatuarra ez zen lehenengo emakume eta lehenengo rapero bezala azaldu zen. Urte berean uztailaren 30ean, Glory izenarekin dohaineko EP bat atera zuen. 2012ko BET Hip Hop sarietan T.I., B.o.B. eta beste hainbat artistekin agertu zen. Beranduago bere bigarren mixtape atera zuen, TrapGold , 2012ko urriaren 11n, Diplo eta FKI produzitzaile bezala. Bere albumaren estreinaldia 2014ko udan izango da The New Classic.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amethyst Amelia Kelly Australian jaio zen eta beranduago Mullumbimbyra lekualdatu zen bere familiarekin, Amethyst oraindik haurtxo bat zela. Bere aita pintore eta cómic artista zen bere ama etxeak eta hotelak garbitzen zituen bitartean. Azalea 14 urteekin hasi zen abesten. Bakarkako karrera hasi baino lehen Azalea talde bat osatu zuen auzo bereko bi neskekin eta azkenean taldea uztea erabaki zuen beste biak ez zutelako serioki hartzen.

16 urte bete baino lehen, Iggy Azalea Estatu Batuetara lekualdatu zen 2006an karrera musikalera dedikatzeko. Ez zen bigarren hezkuntzan graduatu bere amarekin dirua irabaztea nahiago zuelako, Estatu Batuetara joateko desioa betetzeko.

Lagun batekin "oporretara" joango zela esan zien bere gurasoei eta azkenean bertan geratu zen. Estatu Batuetara lekualdatu eta gero bere ezizena "Iggy Azalea" hartu zuen.

Estatu Batuetara heldu zen lehenengo aldian Miamin geratu zen eta Houstonetik pasatu eta gero, Atlantan ezarri zen. Baina azkenean Los Angelesen geratu zen 2010etik. 2011an, Iggy Azalea freestyle bideoak igo zituen YouTubera eta "Pu$$y" abestiaren bideoklipa bere YouTubeko kanalera igo zutenean bere karrera gora egin zuen.