Iggy Pop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iggy Pop
IggyChesterRocks.jpg
(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Newel Osterberg Jr
JaiotzaMuskegon (Michigan)1947ko apirilaren 21a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Wendy Weissberg (en) Itzuli  (1968 -  1968)
Suchi Asano (en) Itzuli  (1984 -  1999)
Nina Alu (en) Itzuli  (2008 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Pioneer High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, aktorea, gitarra-jotzailea, kantugilea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaThe Stooges
Izengoitia(k)Iggy Pop
Genero artistikoarock
hard rock
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
perkusio instrumentua
gitarra akustikoa
giltzadia
ahotsa
DiskoetxeaArista Records
I.R.S. Records (en) Itzuli
A&M Records (en) Itzuli
Chrysalis
Fat Possum Records (en) Itzuli
Virgin Records
RCA
Elektra Records
Caroline Distribution (en) Itzuli

iggypop.com
IMDB: nm0006563 Allocine: 13105 Allmovie: p57341 TV.com: people/iggy-pop
Facebook: iggypop Twitter: IggyPop Youtube: UCRkrwxsHkK5pY8es61J5oGg Bandcamp: iggypop Spotify: 33EUXrFKGjpUSGacqEHhU4 iTunes: 13622 Last fm: Iggy+Pop Musicbrainz: f37b3f31-b1f8-4b88-8cb5-b34f709b17d7 Songkick: 170739 Discogs: 11073 Allmusic: mn0000926548 Deezer: 868 Edit the value on Wikidata

Iggy Pop (Muskegon, Michigan, 1947ko apirilaren 21, -) abeslari estatubatuarra da, punk rock munduan oso ezaguna.

Jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. du eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rock munduan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda horrek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuenean. Botilak hautsi eta beiraz zartatzen zuen bere burua eta ondorengo urteetan artista askok imitatu egin zuten.

Muskegon (Michigan) izan zen bere jaiolekua, baina Ann Arbor-en bizi zen nerabe zen bitartean. Bateria jotzen hasi zen institutuko hainbat bandatan. Haietako bat zen The Iguanas eta talde hartantxetik hartu zuen Iggy ezizena.

Blues zaletasun handiaz, Chicagora (Illinois) joan ohi zen behin baino gehiagotan hori ikasteko. Garai hartan osatu zuten The Psychedelic Stooges eta bere izena aldatzen joan zen, Iggy Stooge hasieran, Iggy Pop geroxeago. Bi urte entsaiatzen aritu eta gero, aurkezpena egin zuten Ann Arborren.

1968an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanak The Stooges eta Fun House izan ziren eta ez zuten merkatuan arrakasta handirik lortu. Hala ere, diska horiuen eragina handia izan zen punk mugimendu sortu berrian. Dena dela, garai hartarako heroinak harrapatu zuen Iggy eta banda desegin egin zen.

David Bowie abeslariak ekoitzi zien Raw Power albuma Ingalaterran, probokoazioa eta sentsualitate karga handiko diska eta punk rock eremuan kokatzen den lehenengoetakoa. Search and Destroy ezaguna dago lan horretan. Arazo ugari izan zen diska ateratzean: azala Bowieren manager Tony DeFriesek aukeratu zuen eta nahasketak Los Angelesen egin ziren. Iggyren ideia beste zerbait zen eta zeresana piztu zen. Rough Power izeneko bertsio "pirata" bat ere merkaturatu zen, Iggyren nahasketak barneratuta. 1997an Sonyk bere gustuko bertsioa berreditatu zion, gitarra eta bateriari protagonismo handiagoa emanez.

Taldeak berriro biltzea erabaki zuen, baina arazoak ez ziren bukatu: Dave Alexander ez zen proiektuan sartu, alkohol arazo handiak baitzituen (horrexen ondorioz hil zen 1975ean). Ron Ashetonek, berriz, gitarra utzi eta baxua hartu zuen eta gitarra jotzaile berria Williamson izan zen. Bowieren laguntza artean han zen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak etenaldi luze bat ireki zuen ondoren.

1977an, Iggyk eta Williamsonek Kill City albuma grabatu zuten. The Stoogesen garaiko abestiak zeuden, I Got Nothin bezala, eta askok The Stoogesen lana kontsideratzen dute eta ez Iggy eta Williamsonena.

David Bowie eta Iggy Berlinera joan ziren bizitzera, biak ere kokainaren adikzioari alde egiteko asmoz; garai hartan, Bowiek esnea eta kokaina besterik ez omen zuen hartzen. Bere laguntzaz berriro ere The Idiot eta Lust for Life kaleratu zituen Iggyk. Publikoak pozik hartu zituen.

1979 eta 1982 artean Party eta Zombie Birdhouse segitu zuten, arrakasta handirik gabe. 1983an itzuli zen berriro, heroina baztertuta, jada. Ezkondu eta Blah Blah Blah atera zen (new wave). Instinct hurrengo lanaz rockera itzuli zen.

Brick by Brick albumak aupatu zuen, Guns n' Roses taldeko Slash eta Duff McKaganekin elkarlanean, edo B-52'seko Kate Piersonekin. Main Street Eyes, I Won't Crap Out edo The Undefeated izan ziren ezagunak egingo ziren abestietako batzuk.

1993an, American Caesar atera zen, rock and rolla berriro danba-danba. Bertan sartu zuten Iggyk aspalditik zuzenean jotzen zuen Louie Louieren bertsioa.

2003ko lanean berriro joan ziren biltzen The Stoogeseko kideak, hainbat lan egiteko. Azkenean gira bat antolatu zuten eta hasierako diskak, The Stooges eta Funhouse, jo zituzten batez ere.

2007an The Stooges taldeak The Weirdness aurkeztu zuten, taldeak sinaturiko lehen lana 1973az geroztik.

Zinean ere aritu da, bai aktore lanetan, bai filmei musika jartzen.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iggy Pop Aldatu lotura Wikidatan