Igitaia eta mailua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Igitaia eta mailuaren ikurra SESBen banderan

Igitaia eta mailua komunismoaren sinbolo esanguratsua da. Ikur honetan, modu desberdinean jarrita igitaia eta mailua agertzen dira. Igitaiak nekazaritza eremuko langileei egiten die erreferentzia, eta mailuak proletargoari.

Igitaia eta mailuaren errepresentazio ezagunena Sobiet Batasuneko banderakoa da. Horretan, izar gorriarekin batera eta bandera gorrian agertzen da, hiruek komunismoaren ikurrik ezagunena osatuz.

Sobietar erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBen armarria

Sobietar Batasunean igitaia eta mailua bandera nazionaleko ikurra izateaz gain, estatuaren armarrian ere ikur zentrala zen. Halaber, SESBeko errepubliketako bandera eta bestelako ikur askotan ere agertzen zen. Armadak, aire indarrak eta bestelako erakunde askoren sinbolo ere bazen. Oro har, igitaia eta mailua SESBeko ikur gorena zen, eta hala jaso zen 1924ko Konstituzio sobietarrean.

Gaur egungo erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, herrialde batzuetako banderetan igitaia eta mailua agertzen da. Errusiako Federazioko bi oblasten banderatan, esaterako, agertzen da: Vladimir Oblast eta Bryansk Oblast.

Errusiako hegazkin zerbitzuak (Aeroflot) igitaia eta mailua du ikurtzat, hondo urdinaren gainean.

Transnistriako de factozko gobernuak (ofizialki eta nazioarte mailan Moldaviaren zatitzat jotzen den lurraldea) Moldaviako Errepublika Sozialista ohiko bandera erabiltzen du, non ikur komunista agertzen baita.

Ikurraren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko alderdi politiko eta mugimendu komunista ugarik erabili duten igitaia eta mailuaren ikurra, baita hainbat herrialdek ere. Hauetariko batzuek aldaketak egin dituzten SESBetan sortutako eredutik abiatuz.

Angolak, Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiak edota Ipar Koreak (azken honek alderdiaren ikurrean) berezko sinboloak sortu dituzte. Ipar Koreak, adibidez, igitaia eta mailuarekin batera, pintzela erabiltzen du, intelektual eta artisten ikur gisa.

IV. Internazionaleko troskistek igitaia eta mailua 4arekin batera erabiltzen dute, ikurra ezkerrerantz kokatuz. Oro har, igitaia eta mailua ezkerrera kokatzen duten taldeek troskismoarekin bat egiten dute.

Austriak ere bere armarrian igitaia eta mailua darabil, ikur zentrala izan gabe.

Unicode[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unicoderen arabera, igitaia eta mailua ikurra U+262D da ().

Lege egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaian Sobietar Batasunak okupaturiko lurralde batzuetan, igitaia eta mailua, izar gorria bezala, okupazioaren ikurtzat hartzen da, eta nazien ikurrekin alderatzen dute. Hungarian, adibidez, ikur hauek ezin dira modu publikoan erabili. Estonian ere antzeko saiakerak izan dira.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igitaia eta mailua Aldatu lotura Wikidatan