Ignacio Díaz Olano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ignacio Díaz Olano
Bizitza
Izen osoa Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano
Jaiotza 1860ko otsailaren 1a, 1860
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1937ko martxoaren 7a (77 urte) (76/77 urte)
Ikaslea(k) Angel Olarte Arnaiz
Ángel Sáenz de Ugarte Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano (Gasteiz, Araba, 1860ko otsailaren 1a - ib., 1937ko martxoaren 7a) euskal herritar margolaria zen.

14 urterekin margolaritza ikasten hasi zen Gasteizko Margolaritza Akademian. Ondoren, Bartzelonan eta Parisen jarraitu zituen pintura ikasketak. 1894an Erromara joan zen eta 2 urte geroago Gasteiza itzultzean, "El Danzarin" aldizkari satirikoan egin zuen lan Galop goitizenarekin. 1901ean, Gasteizko Ofizio eta Arte Ederretako irakasle izendatu zuten. Arka kalean zeukan bere lantegi-estudioa.

1890 eta 1925 bitartean Espainian zehar antolatutako erakusketa askotan parte hartu zuen.[1] 1904an Erromeriako itzulera margolana aurkeztu zuen. Erromeriako itzulera eta Siesta margolanak dira bere lanik ezagunenak.

Gaur egun Gasteizko kale batek bere izena darama.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalbarioko erromeriako itzulera (1903)[2]
  • Leintz Gatzaga (1915)
  • Siesta (1915)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]