Ignacio Iriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ignacio Iriarte
Iriarte Landscape with Figures.jpg
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1621
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Sevilla1670 (48/49 urte)
Hobiratze lekua Iglesia del Sagrario Itzuli
Irakaslea(k) Francisco Herrera Zaharra
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Landscape with Hunters Itzuli
Genero artistikoa paisaia margolaritza
Landa ikuspegia ehiztariekin, 1640-1685 bitartean, Rijksmuseum, Amsterdam

Ignacio Iriarte Zabala (Azkoitia, 1621 - Sevilla, 1685) gipuzkoar margolari barrokoa izan zen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 urte zituela Sevillan jarri zen bizitzen, eta paisaiak margotzen nabarmendu zen berehala. Francisco Herrera Zaharraren ikaslea eta Bartolomé Esteban Murillo margolari handiaren laguna izan zen. Iriarteren obrak euskal pinturaren harribitxitzat hartuak dira mundu guztian zehar. Bere margolanik gehienak partikularren eskuetan eta Prado, Louvre eta San Petersburgoko museoetan daude ikusgai.

Margolan ezagunenak San Ignazio; San Frantzisko Paduakoa; Abrahamen sakrifizioa (San Telmo museoa, Donostia); Herri menditsu eta basotsua, aintzira baten ondoan (Prado, Madril); Paisaia: dorre bat harkaitz baten gainean eta aintzira bat (Prado, Madril); Paisaia: moztutako zuhaitz enborra erreka baten ondoan (Prado, Madril) eta Paisaia: hondakinak muino batean, ibai baten ertzean (Prado, Madril) dira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ignacio Iriarte Zabala Auñamendi Eusko Entziklopedia euskomedia.org . Noiz kontsultatua: 2015-10-09.