Ignacy Jan Paderewski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ignacy Jan Paderewski
Ignacy Jan Paderewski.PNG
Poloniako Biltzar Nazionala

1939-12-09 - 1941-06-29
Poloniako Lehen Ministroa

1919-01-18 - 1919-11-27
Jędrzej Moraczewski Itzuli - Leopold Skulski Itzuli
Minister of Foreign Affairs Itzuli

1919-01-16 - 1919-12-09
Leon Wasilewski Itzuli - Władysław Wróblewski Itzuli
enbaxadore

Bizitza
Izen osoa Ignacy Jan Paderewski
Jaiotza Kuryłówka Itzuli1860ko azaroaren  18a
Herrialdea  Polonia
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Poloniarra
Heriotza New York1941eko ekainaren  29a (80 urte)
Hobiratze lekua St. John's Archcathedral Itzuli
Arlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Helena Paderewska  1934-01-16)
Leinua Q63532070 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Fryderyk Chopin University of Music Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Irakaslea(k) Theodor Leschetizky
Ikaslea(k) Witold Małcużyński Itzuli
Gladys Egbert Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, piano-jotzailea, musikagilea, diplomazialaria, musikologoa eta musika-irakaslea
Lantokia(k) Varsovia
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua pianoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0655643
www.paderewski-morges.ch/web_fr/accueil.asp
Ignacy Jan Paderewski signature.svg

Ignacy Jan Paderewski (Kurylowka, 1860ko azaroaren 18agreg./azaroaren 6ajul. - New York, 1941eko ekainaren 29a) Poloniako musikagile, pianista eta politikoa izan zen. Varsoviako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta 1878. urtean piano-irakasle izendatu zuten bertan. 1884-1887 urteetan Vienan ikasi zuen Leschetizkyrekin, eta pianoan zuen teknika ondu zuen. Lehen kontzertuak Vienan, Parisen, Londresen eta New Yorken eman zituen, eta ospe handia lortu zuen pianista gisa. Chopin, Bach, Beethoven eta Schumann izan zituen errepertorioko musikagile nagusiak. 1914-1918 urteetan bere herriaren independentziaren alde borrokatu zen, eta Poloniak burujabetasuna lortu zuenean, Kontseiluko lehendakari eta Atzerri Arazoetako ministro izendatu zuten, baina urtebete geroago utzi zituen karguak eta politika, politikari batzuekin izandako gorabeheren ondorioz. 1921. urtean berriz hasi zen kontzertuak ematen Europan eta Estatu Batuetan, gerrako umezurtzen alde batik bat. 1936-1938 urteetan Chopinen obra guztien argitalpenaren ardura izan zuen. Lan gehienak pianorako idatzi zituen. Aipagarriak dira: 6 Humoresques de Concert; kontzertu bat do minorrean, eta Poloniako Fantasia, piano eta orkestrarako. Kamerako musika ere idatzi zuen, eta Manru opera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacy Jan Paderewski Aldatu lotura Wikidatan