Ignalinako zentral nuklearra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ignalinako zentral nuklearra
Atomkraftverket i Ignalina, Litauen.jpg
Kokapena
Herrialdea Lituania
County of Lithuania Utenako konderria
Municipality of LithuaniaVisaginas Municipality
Koordenatuak 55° 36′ 16″ N, 26° 33′ 36″ E / 55.604444°N,26.56°E / 55.604444; 26.56Koordenatuak: 55° 36′ 16″ N, 26° 33′ 36″ E / 55.604444°N,26.56°E / 55.604444; 26.56
Historia eta erabilera
Martxa 001231UTCSat, 31 Dec 1983 :00:00 +000012amlarunbatalarunbata0012k
Amaiera 001231UTCThu, 31 Dec 2009 :00:00 +000012amostegunaosteguna0012k
Webgune ofiziala

Ignalinako zentral nuklearra, linburgeraz: Ignalinos Atominė Elektrinė, IAE, errusieraz Игналинская атомная электростанция, Ignalinskaya atomnaya elektrostantsiya, Lituaniako Visaginas udalerrian dagoen itxitako zentral nuklear bat da. Izena zentral nuklearretik hurbil dagoen Ignalina udalerriari zor dio.

1978an Sobietar Batasunaren garaian eraiki zen, eta RBMK-1500 motako bi erreaktore nuklearrez osatua zegoen. Maiz, zorigaiztoko Txernobylgo zentral nuklearraren bikia dela esaten da, horregatik 1987ko Txernobylgo hondamendia jazo ostean, Ignalinako zentra nuklearraren gaitsuna murriztu egin zen. Dena den, Europar Batasunak Lituaniaren sarrera onartzeko baldintzetako bat bezala Ignalinako zentral nuklearraren itxira ezarri zuen, ondorioz 2004ean lehenbiziko erreaktorea eta 2009an bigarren erreaktorea martxan egotetik utzi eta zentral nuklearra itxi egin zen. Bestalde, beste bi erreaktore nuklear ere bazeuden, baina ez ziren inoiz amaituak izan.

Telesaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chernobyl (2019) telesail labur ezaguna ukrainar zentral nuklearrean girotua egon arren, Txernobylgo esklusio eremuaren debekua eta bertan filmatzeak osasunarentzat zekarren kaltearen ondorioz Ignalinako zentral nuklearrean filmatu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignalinako zentral nuklearra Aldatu lotura Wikidatan