Ignazio Cassis
| Ignazio Cassis | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2022ko urtarrilaren 1a - 2023ko urtarrilaren 1a ← Guy Parmelin - Alain Berset →
2021eko urtarrilaren 1a - 2021eko abenduaren 31 ← Guy Parmelin - Alain Berset →
2017ko azaroaren 1a - ← Didier Burkhalter Hautetsia: Swiss Federal Council election, 2017 (en)
2007ko ekainaren 4a - 2017ko urriaren 30a Barrutia: Ticino | |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Sessa (en) | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Bizilekua | Montagnola (en) | ||||||||
| Lehen hizkuntza | italiera | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Heziketa | Züricheko Unibertsitatea | ||||||||
| Hizkuntzak | italiera alemana frantsesa | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | politikaria eta medikua | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||
| eda.admin.ch… | |||||||||
Ignazio Daniele Giovanni Cassis (Sessa, 1961eko apirilaren 13a) italiar sendagile eta politikaria da. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2022an.
Cassis Suitzan jaio zen, italiar herritartasunarekin. Suitzako hiritartasuna jaso zuen 1976an, bere gurasoekin batera. 2017an italiakoari uko egin zion.
Medikuntza ikasi zuen Zürich eta Lausanako unibertsitateetan, eta barne-medikuntzan eta osasun publikoan espezializatu zen. 1996tik 2008ra Ticino kantonamenduko medikua izan zen, eta 2008tik 2012ra Suitzako Medikuen Elkartea zuzendu zuen.
Suitzako Alderdi Liberal Erradikaleko kidea da, eta 2007tik 2017ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kidea izan zen. 2017tik Suitzako Kontseilu Federaleko kidea da eta Kanpo Arazoetako departamentua zuzentzen du. Israelgo estatuaren aldekoa da, eta Europar Batasunarekin lerrokatu zen Errusiaren aurkako zigorretan.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 2022an.