GR 21

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio bidea» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruñea eta Loiolako santutegiaren arteko ibilbideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ignaziotar bidea».

GR 21 edo Ignazio Bidea Nafarroa Garaiko Iruñea hiriburutik Gipuzkoako Loiolako santutegira doan ibilbide luzea da.

Berez, 1512. urtean, Nafarroako konkista garaian, San Ignazio Loiolakoa Iruñeko harresien aurrean zauritu eta Loiolako bere jaiotetxera eramateko burutu zuten ibilaldia birsortzen du.

Bestalde, Iruñean San Ignazio Loiolakoaren lagun mina izan zen San Frantzisko Xabierkoarekin zerikusia duen Xabierraldiaren ibilbidearekin bat egiten du. Hau, Iruñean hasi eta Xabierko gazteluan amaitzen delarik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako ibilbidea jarraitzen du:

Iruñea - Berriozar - Oteitza - Aizkorbe - Irurtzun - Bi Haizpeak - Latasa - Mugiro - Lekunberri - Baraibar - Errazkin - Betelu - Uztegi - Azkarate - Zarateko mendatea (Nafarroa eta Gipuzkoako muga) - Bedaio - Altzo - Albiztur - Bidegoian - Beizama - Azpeitia - Loiolako santutegia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ignaziotar bidea: Azpeitiko Loiolako Santutegiaren eta Manresako San Ignazioren leizearen artekoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]