Igor Leturia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Leturia

Bizitza
JaiotzaArrasate1971ko apirilaren 28a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaErrenteria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Paul Sabatier Unibertsitatea
Tesi zuzendariaXabier Arregi Iparragirre
Kepa Sarasola Gabiola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
EMUN
Ikerlan
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: igor-leturia-azkarate-00

Igor Leturia Azkarate (Arrasate, Gipuzkoa, 1971eko apirilaren 28a) informatikaria eta ikertzailea da. Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko aditua izanik hizketa-teknologien arloko arduraduna da Elhuyarren.[1][2]

Parte hartu du euskararako hainbat aplikazio informatiko plazaratzen, adibidez: laguntzaile birtualak,[3] bideo-transkripzio automatikoa (aditu.eus),[4] eta diktaketa.[5][6]

Informatika gaiei buruz 88 artikulu idatzi ditu dibulgazio mailan, gehienak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian, baina irratian ere aritu da. Informatikan eta Teknologia berrietan sortzen diren diren osagai eta aplikazio berritzaileak aztertzen ditu artikulu horietan.[7]

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailburuetako bat da 2019tik.[8]

Ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an Informatikako Ingeniaritza Teknikoko diploma lortu zuen Mondragon Unibertsitatean, hurrengo urtean Informatikako lizentzia Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatean 1994an, eta Sistemen Elektronikako Ingeniaritzako lizentzia Mondragon Unibertsitatean berriro 1996an.

2002an Hizkuntza Teknologia titulua lortu zuen UEUn eta ildo horretan jarraituta 2009an EHUko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua master ofiziala bukatu zuen.[9]

Doktorea da Hizkuntza Teknologietan 2014tik. Weba euskarazko corpus gisa izeneko tesi-lanean 2014an Interneten euskarazko zeuden gune gehienak arakatu eta aztertu zituen.[10][11][12] 100 milioi hitz etik gorako kalitatezko corpusak bildu zituen eta testu mardul horiek oinarri izan ziren gero Elhuyarren Web-corpusen Ataria zerbitzua sortzeko (Dabilena izena du 2021etik), Internetetik automatikoki eratutako corpus horiek kontsultagai jartzeko.[13] Atari horretan, Leturiaren bildutako testuaz gain, Iñaki San Vicentek eta Iker Manterolak bildutako corpus paraleloak eta Antton Gurrutxagak bildutako kolokazioak ere integratu ziren.[14] Bestalde, Weba euskarazko corpus gisa kontsultatzeko tresna bat egin eta online jarri zuen, CorpEus izenekoa,[15] eta hainbat domeinutako corpus espezializatu eta konparagarriak ere eskuratu zituen Leturiak bere doktore-tesian, geroago terminologia-erauzketan erabili zirenak.[16][17][18]

Informatikaria, ikertzailea eta software-garatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditu.eus web-zerbitzua aurkezten Igor Leturia eta Jon Abril (2020-03-12)[19]

Gaur egun, Hizketa-Teknologien arloko arduraduna da Elhuyarren. Aurretik, ikertzaile aritu izan da hizkuntzaren prozesamenduko alor osoan Elhuyarren. Lehenago, Ikerlan-en ikerlari laguntzaile, SOME Software Innovation-en sortzaile eta zuzendari tekniko, eta EMUNen IKT-zuzendari aritu zen.[1][20]

Hainbat aplikazioren sorkuntzan parte hartu izan du Elhuyarren. Besteak beste, proiektu hauetan aritu da zuzendari eta garatzaile:

  • Aditu.eus: Euskarazko eta gaztelaniazko hizketa-ezagutza zerbitzua.[19][21][22]
  • Mycroft.eus: Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai den bozgorailu bat.[23]
  • CorpEus: Webean euskarazko hitzak edo terminoak bilatzeko aukera ematen du webgune honek, baina emaitzak corpus-kontsulta gisa erakusten ditu, hitzaren testuinguruekin.[16]
  • Elebila: Euskarazko bilatzailea Internet-en, emaitzak euskarara mugatzea ahalbidetzen duen bakarra. Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea izan zen. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin. Euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak ez dira inoiz osoak. Horretarako alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Bestalde hitz teknikoak ("anorexia", "web"...) edo izen bereziak ("Newton", "Paris") bilatuz gero (euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen.[24][25]
  • Okzitanieraren hizketa-sorkuntza.[26]
  • Bidaide. Usurbilgo Harria Hitz kultur ibilbidea inklusibo egiten duen aplikazioa.[27] Usurbilgo Udalak, Elhuyarrek eta Accessible For All enpresak, elkarlanean, edonor iristeko modukoa egin dute ibilbidea, eta hainbat hizkuntzatan.[28]

Elhuyarren ere, Antton Gurrutxagak zuzendutako beste bi proiektu hauetan ere parte hartu zuen garatzaile gisa:

« Informatikaria naiz formazioz, informatikaria ofizioz, informatikaria afizioz, informatikaria bokazioz, informatikaria bizioz, informatikaria bedeinkazioz edo madarikazioz (eta bestela galdetu neskalagunari!). Tira, pixka bat exageratu dut, hori ez da nire fazeta bakarra. »

—Igor Leturia, 2004[30]


Udako Euskal Unibertsitateko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez eta sailburua da 2019tik, Aitzol Astigarraga eta Alain Urizarrekin batera.

UEU 1996an ezagutu zuen, Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi zirenean. Geroztik bazkide eta informatika saileko kide izan da, non hainbat ikastaro eman eta jaso dituen.[31] Neurri handi batean, UEUn ikusi eta ikasitakoek eraman zuten lan-bizitza euskarara eta hizkuntza-teknologietara bideratzera.[8]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 100dik gora lan agertzen dira.[32]

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Santos Belatz komikigilea ‘Gerezi garaia‘ aurkezten Intxaurrondo Kultur Etxean (2020-03-10)

Informatika ez da Leturiaren fazeta bakarra. Teknologia orokorrean eta komikigintza ere badira Igor Leturiaren beste zaletasun handi batzuk

Komikizalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikizale amorratua da. Euskarazko komikiak aztertzeko albisteak zabaltzen ditu bere blogean eta 2017tik solasaldiak gidatzen ditu Donostian Intxaurrondo auzoko Kultur Etxean.[33][34][35][36]

Komikigintzari buruzko Wikilantegia

Gainera, kultur etxe berean eta 2019an, Komikigintzari buruzko Wikilantegia martxan jarrai zuen Aitzol Astigarraga eta Iñaki Otamendirekin. Euskarazko Wikipediako komikigintzaren hutsune nabarmenenak identifikatu eta osatzeko lana martxan jarriko zuten.[37]

Blogaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blog bat elikatzen du Eibar.org atarian teknologia eta komikiei buruzko albisteekin. Interneteko "e-gor" bere alter-egoa erakusten du e-gorblog blogean. Blog horretan "ziberespazioko informatikaririk komikizaleena" eta "komikizalerik informatikariena" da. Bere superpotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriako liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakin-min aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka borrokatzen du etengabe.[38]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009: Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA’09  (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean Igor Leturiak aurkeztutako AnHitz sistemak bi sari eraman zituen: informazio-bilaketako aplikaziorik onena eta workshop guztiko aplikaziorik onena.[39][40][41]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Lantaldea - Elhuyar Hizkuntza Teknologiak» hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  2. Iantzi Goienetxe, Maider. (2020-03-22). ««Digitalean euskararik ez bada, beste hizkuntzetan erabiltzen ohituko gara»» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).
  3. Blogariak Amaraunean, 2009/10/25 | Teknopataren txokoa. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  4. Leturia Azkarate, Igor. (2020). «Aditu.eus, hizketa ezagutzeko euskarazko zerbitzua» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (338): 60–62. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  5. «Hizketa teknologiak eta euskara» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  6. «Ahots-ezagutza sistema» asr.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  7. «Leturia Azkarate, Igor - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  8. a b UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  9. 10 artikulu IkerGazte kongresuan! – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  10. (Ingelesez) Leturia Azkarate, Igor. (2014-06-17). «The Web as a corpus of Basque» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  11. Leturia Azkarate, Igor. (2015). (AR) Euskarazko corpus orokorrak osatzeko weba ustiatzen. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  12. Leturia, Igor. (2013). «Web-a euskarazko corpus gisa — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU, Unibertsitatea.net, Txiotesia) (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  13. «dabilena - Elhuyar» dabilena.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  14. «Web-corpusen Ataria» webcorpusak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  15. (Ingelesez) Leturia Azkarate, Igor. (2014). THE WEB AS A CORPUS OF BASQUE. UPV/EHU.
  16. a b c Kultura Zientifikoko Katedra. (2018). Zientzialari (94) Igor Leturia: “Azken urteotan lan handia egin da euskal corpusgintzaren arloan”. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  17. Gurrutxaga Hernaiz, Antton; Leturia Azkarate, Igor; Pociello Irigoien, Elixabete; San Vicente Roncal, Iñaki; Saralegi Urizar, Xabier. (2010). (AR) Internet, corpusak eta terminologia: internetetik espezialitate-corpusak erauzteko teknikak eta horien ebaluazioa. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  18. AnySoft Keyboard euskaraz kalean « Librezale.eus. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  19. a b «Sarean 96. Irratsaioa. "Aditu.eus", Igor Leturia Elhuyar fundaziotik» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  20. (Gaztelaniaz) Some Sistemas Informaticos Sl - Directorio Empresas Actividad CNAE. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  21. «Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  22. Aztiria Urtaran, Josu; Aiestaran, Saroi Jauregi; Azkarate, Igor Leturia. (2020). «Elhuyarren "Aditu" hizketa-ezagutzailea, beste aurrerapauso bat euskararen garapen digitalean» SENEZ (51): 259–266. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  23. NAIZ. (2020-11-28). «Hiru euskal garatzailek euskarazko bozgorailu adimendunaren proiektua martxan ipini dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  24. «Elebila» elebila.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  25. (Ingelesez) Leturia, Igor; Gurrutxaga, Antton; Areta, Nerea; Alegria, Iñaki; Ezeiza, Aitzol. (2013-06-01). «Morphological query expansion and language-filtering words for improving Basque web retrieval» Language Resources and Evaluation 47 (2): 425–448.  doi:10.1007/s10579-012-9208-x. ISSN 1574-0218. (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  26. (Ingelesez) Corral, Ander; Leturia, Igor; Séguier, Aure; Barret, Michäel; Dazéas, Benaset; Mareüil, Philippe Boula de; Quint, Nicolas. (2020-05). Neural Text-to-Speech Synthesis for an Under-Resourced Language in a Diglossic Environment: the Case of Gascon Occitan. , 53–60 or. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  27. «Igor Leturia: "Garrantzitsua da itsuentzat eskultura bat ukitu ahal izatea"» Gipuzkoako Hitza 2019-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).
  28. «Irisgarritasuna hizketa-teknologien bidez -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).
  29. (Ingelesez) Areta, Nerea; Gurrutxaga, Antton; Leturia, Igor; Polin, Ziortza; Saiz, Rafa; Alegría, Iñaki; Artola, Xabier; Ilarraza, Arantza Díaz de et al.. (2006-05). Structure, Annotation and Tools in the Basque ZT Corpus. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  30. e-gor. «Informatika atalaren aurkezpena» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  31. «Igor Leturia Azkarate :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  32. «Igor Leturia Azkarate :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  33. e-gor. «Intxaurrondo Kultur Etxeko euskarazko komiki solasaldien denboraldi berria abian da» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  34. «Buyan: heriotzaren uhartea, Martin & Xabier Etxeberria eta Aritz Trueb» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  35. Kultura, Donostia. «Komikigintza: Cano eta Holgado elkarlanean» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  36. «Persepolis, Marjane Satrapi» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  37. e-gor. «Komikigintzari buruzko Wikilantegia Intxaurrondo Kultur Etxean asteartean, hilak 26, 18:30ean» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  38. e-gor. «e-gorblog» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  39. CLA’09 workshopeko sari bi Anhitz prototipoari! – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).
  40. Leturia, Igor. (2009). «AnHitz zientzia aditu birtuala» Argia (Argia.eus).
  41. 135. saioa: AnHitz estudioan | irratia.com. (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]