Igor Yebra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Igor Yebra
Datu pertsonalak
Jaio 1974ko abuztuaren 8a (41 urte)
Bilbo, Bizkaia (Euskal Herria)
Lanbidea Euskal dantzari klasikoa

Dantzari nagusia Burdeoseko Opera Nazionalean. Igor Yebra (Bilbo, Bizkaia, 1974ko abuztuaren 8an) euskal ballet-dantzari oso famatua da. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu ondoren, Madrilgo Dantza Kontserbatoriora joan eta ohorezko matrikularekin graduatu zen, hor 1996ra arte egon zen.

Noizbehinka zenbait operetarako koreografiak sortzen ditu, hala nola, La Traviata, Carmen, Aida, Il signore Bruscchino, El padre Arrupe; eta Carmen Suite ballet, Cascanueces Suite ballet, El Cisne XXI.


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. urtean Parisen ospatutako Eurovision Dantza saria irabazi zuen. 1996an bigarren saria lortu zuen San Petersburgoko Maya Plisetskaya lehiaketan. 1996an dantzari hoberena izateagatik Dantza eta Dantza saria irabazi zuen Italian. Eta Leonide Massine saria irabazi zuen ere 2003an. 2004ko irailean Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen, baina 2005eko abenduan banandu ziren. 2006an bere izena daraman dantza-eskola ireki zuen Bilboko San Inazio auzoan eta 2008ko Urrian “La Escuela Municipal de Amurrio Igor Yebra” irekitzen da. 2009an dantzagatik Nazioarteko Batzordeko Unescoko Kidea izendatua izan zen. 2010ean "Gialino d'Oro" Kulturako Italiako Ministerioaren Saria irabazi zuen, eta urte horretan Bilboko Hiriko "Itzaltsu" izendatua izan zen. Era berean, 2002ko Uztailetik Erromako Operarekin kolaboratzen du, gonbidatutako lehen dantzari bezala, eta Italian zehar eta atzerritarreko biretan parte hartuz.


Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko irailean, Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen. Baina 2005eko abenduan, bereizi ziren. 2006an Igor egia bilakatu zuen bere amets handienetako bat, bere lehenengo dantza-eskola ireki zuenean Bilbon. Oraindik da bere jaiterriko futbol taldearen jarraitzaile handi bat, Bilboko Athetic Kluba.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]