Igor printzea
Igor printzea | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "sup" |
Jatorrizko izenburua | Князь Игорь |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | errusiera |
Iraupena | 3 ordu |
Zatiak | 4 act (en) ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Igorren kanpainako egitandien kantorea |
Libretista | Aleksandr Borodin eta Vladimir Stasov (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Aleksandr Borodin |
Fikzioa | |
ikusi
| |
![]() ![]() ![]() |
Igor printzea (errusieraz: Князь Игорь, translit.: Knyaz' Igor') opera errusiarra da, lau ekintzatan apailatua (hitzaurrearekin), Aleksandr Borodinek idatzia eta konposatua.
Konpositoreak idatzi zuen libretoa Errusiako antzinako historian oinarrituta, Kieveko Rus estatuari lotutako Igorren kanpainako egitandien kantore epikoa egokituz. Kantorean eta operan kontatzen da nola Igor Sviatoslavitx printzea altxatu zen kumandarren aurka (operan polovtsiar deituak).
Borodin 1887an hil zen, opera guztiz amaitu gabe zegoela, eta azken ukituak Nikolai Rimski-Korsakovek eta Aleksandr Glazunovek eman zizkioten. 1890ean estreinatu zen San Petersburgon.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonaia | Ahots mota | San Petersburgoko estreinaldia, 1890-11-04. |
Moskuko estreinaldia, 1892. |
Bolxoi Antzokia, Mosku, 1898. |
---|---|---|---|---|
Igor Sviatoslavitx, Novgorod-Severskiko Printzea | baritonoa | Ivan Melnikov | Ivan Goncharov | Pavel Khokhlov |
Jaroslavna, bere emaztea, bigarren ezkontzan | soprano | Olga Olgina | Yelena Tsvetkova | Mariya Deysha-Sionitskaya |
Vladimir Igorevich, Igorren semea, lehen ezkontzakoa | tenorea | Mikhail Dmitrievich Vasilyev | Mikhaylov | Leonid Sobinov |
Galitski (Vladimir Jaroslavitx), Halytxeko Printzea. | "baxu altu" gisa zerrendatuta | Stepan Vlasov | ||
Kontxak, Polovtsiar Khana | baxu | Mikhail Koryakin | Aleksandr Antonovsky | Stepan Trezvinsky |
Gzak, Polovtsiar Khana | isilik | |||
Kontxakovna, Kontxak khanaren alaba | kontraltoa | Mariya Slavina | Azerskaya | |
Ovlur, polovtsiar krisatu bat | tenorea | Uspenski | ||
Skula, jokalaria | baxu | Fiodor Stravinsky | Vasiliy Tyutyunnik | |
Yeroshka, jokalari bat | tenorea | Grigoriy Ugrinovich | Konstantin Mikhaylov-Stoyan | |
Jaroslavna erizaina | soprano | |||
Polovtsiar neskamea | soprano |
Eratorritako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Opera honen pasarte eta doinuak entzuten dira Warren G. rap artistaren Prince Igor kantuan (1997koa, opera zatiak Sissel Kyrkjebøk kantatuak dira[1]) eta baita Pink Floyd-en Echoes kantuan[2], zeina 1971eko Meddle albumean aurki daitekeen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ PURPLIE. (2015-12-02). Warren G & Sissel — Prince Igor. (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- ↑ Various Artists - Topic. (2016-01-08). Echoes. (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).