Igorre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Igorre
 Bizkaia, Euskal Herria
Igorre.jpg
Igorreko Andra Mari eliza
Igorreko bandera

Igorreko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Arratia
Izen ofiziala Escudo de Igorre.svg Igorre
Alkatea Beiñat Anzola Uriarte Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 48140
INE kodea 48094
Herritarra igorretar, igorreztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 09′ 51″ N, 2° 46′ 42″ W / 43.1642445°N,2.7783435°W / 43.1642445; -2.7783435Koordenatuak: 43° 09′ 51″ N, 2° 46′ 42″ W / 43.1642445°N,2.7783435°W / 43.1642445; -2.7783435
Igorre hemen kokatua: Bizkaia
Igorre
Igorre
Igorre (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 17,52 km2
Garaiera 90 metro
Demografia
Biztanleria 4.157 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -7)
% 48,62 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,38
Dentsitatea 237,27 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 5,86
Zahartze tasa[1] % 21,65
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 49,36
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 73,04 (2011)
Genero desoreka[1] % 7,77 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,29 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 65,57 (2010)
Euskararen erabilera

%

34,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.igorre.net

Igorre Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Arratia eskualdeko jendetsuena (2015. urtean 4.157 biztanle zituen). 17,52 km² ditu, eta itsas mailatik 90 metro gorago dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratia ibaia eta bere ibaiadarra den Indusi erreka igarotzen dira udalerritik. Herria lautada txiki batean dago kokaturik eta udalerriaren inguruan zenbait mendi daude, hala nola, Mandoia (634 m), Arginatx (517 m); iparralderago, Aramotz mendilerroa dago (514 m) eta hego-ekialderantz, Motxogana mendixka.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, biztanle gehienak industria eta zerbitzu sektoreetan egiten dute lan; beraz, nekazaritza tradizioa alde batera uzten joan dira azken urteetan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru nahiko egonkorrari eutsi zion Igorrek. 1960ko hamarkadatik aurrera, berriz, hazkunde handia jasan zuen, eta 1990erako populazioa ia bikoiztu egin zen. XX. mendearen azken hamarkadan krisiaren ondorioz izandako beherakada txiki bat ondoren, XXI. mendearen hasieran hazkundeak jarraitu egin zuen.

Igorreko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Beiñat Anzola hautatu zuten alkate, Bildu koalizioak boto gehien jaso izanaren ondorioz. Idatziko botazioan, Beinat Anzolak, bost boto jaso zituen, EAJko Iñigo Uriartek bost eta Iñigo Undurraga, Igorre Danontzat plataformako ordezkariak, boto bat.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk gehiengo osoa eskuratu zuen bai botoetan zein zinegotzietan (sei zinegotzi, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago). EAJk bost zinegotzi esuratu zituen eta Igorre Danontzat plataformak galdu egin zuen zeukan zinegotzi bakarra. Beinat Anzolak alkatetza berretsi zuen.

Igorreko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
6 / 11
1.127 (% 50,70)
5 / 11
1.172 (% 47,95)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
1.013 (% 45,57)
5 / 11
982 (% 40,18)
Igorre Danontzat
1 / 11
206 (% 8,43)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Ondarea[2][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andra Mari eliza eskuinean.

Andra Mari eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1208. urte inguruan eraikia, XVI. eta XVIII. mendeetan handiagotzeak eta berrikuntzak jasan zituen.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilario de Soloeta jaunaren etxea.
  • Zumeltzuko San Andres baseliza.
  • Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobal baseliza.
  • San Joan Bateatzailearen baseliza.
  • Turtureko San Migel baseliza.
  • San Antolin baseliza.
  • Antonio Santuen baseliza-kurutze tokia.

Hilario de Soloeta jaunaren etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean eraikitako etxea. 1987az geroztik Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitza da.

Vildosola jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vildosola jauregia.

Iurregoikoa izenaz ere ezaguna, XVIII. mendean eraiki zen. Andra Mari eliza aurrean dago. Jatorriz dorretxea izan zen.

Olabarri jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olabarri auzoan kokatua, XIX. mendean estilo neoklasikoan eraikitakoa.

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubizarreta etxea.
  • Sabino Arana kaleko, 2, 14, 15 eta 16 zenbakidun etxeak.

Baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orue baserria.
  • Ibarrondo baserria.
  • Suña baserria.
  • Basarrate baserria.
  • Iurrebaso Andikoa baserria.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igorreztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igorre Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa