Iguazuko ur-jauziak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iguazuko ur-jauziak
Cataratas do Iguaçu
Cataratas del Iguazú
Chororo Yguasu
Iguacu-004.jpg
Ur-jauzien ikuspegia
Iguazuko ur-jauziak is located in Brasil
Iguazuko ur-jauziak
Iguazuko ur-jauziak
Iguazuko ur-jauziak (Brasil)
EskualdeaMisiones,  Argentina (% 80),
Parana,  Brasil (% 20)
Koordenatuak25°41′43″S 54°26′12″W / 25.695277777778°S 54.436666666667°W / -25.695277777778; -54.43666666666725°41′43″S 54°26′12″W / 25.695277777778°S 54.436666666667°W / -25.695277777778; -54.436666666667
Motasegmentatua
Garaieram.
Altuera60–82 m.
Zurrusten kopurua275
Zurrustarik altuena82 m.
Luzera osoam.
BetebideaIguazu ibaia
Batez besteko
emaria
1.756 m³/s
Iguazuko parke nazionala1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Mota Naturala
Irizpideak vii, x
Erreferentzia 303
Kokalekua
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Iguazuko ur-jauziak (portugesez: Cataratas do Iguaçu, kataˈɾatɐz du iɡwaˈsu ahoskatua; gaztelaniaz: Cataratas del Iguazú, kataˈɾatas ðel iɣwaˈsu ahoskatua; guaranieraz: Chororo Yguasu, ɕoɾoɾo ɨɣʷasu ahoskatua) Iguazu ibaian, Misionesko probintziaren (Argentina) eta Parana (Brasil) artean dauden ur-jauziak dira. Naturak sortutako munduko mirari eder eta ikusgarrienetakotzat jotzen dira,[1] eta parke nazionala osatuz babestu dituzte hala Argentinan nola Brasilen. Puerto Iguazú (Argentina) eta Foz do Iguaçu (Brasil) dira hiririk hurbilenak.

Iguazu ibaiak sortzen ditu 275 ur-jauziak. Y guasu guaranierazko izenak «ur handia» esan nahi du. Ur-jauzirik garaienek (Deabruaren Zintzurra) 80 metroko altuera dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-jauziak duela ehun bat mila urte sortu ziren. Faila batek Paraná ibaiaren ibilgua puskatu zuen, eta, horren ondorioz, Iguazu ibaiaren bokalea ur-jauzi izugarri bihurtu zen. Gaur egun, 23 kilometroko distantzia dago ur-jauzia sortu zen jatorrizko tokitik gaur egungo tokiraino; izan ere, urak sortzen duen higadura geldo baina etengabearen ondorioz, ur-jauzien posizioa atzera eginez doa poliki-poliki.[1]

Álvar Núñez Cabeza de Vaca espainiarrak aurkitu zituen Mendebaldeko kulturarako, XVI. mendeko erdialdean, eta Saltos de Santa María izena eman zien. Askoz lehenagotik, guaraniek bizitoki izan dute ingurua. 1984an, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zituen.

Iguazuko ur-jauziak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Iguazuko ur-jauziak»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 255. zenbakia, 2009-07-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]