Iharnotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iharnotz
Noain Elortzibar, Euskal Herria

Yarnoz.JPG

Iharnotzeko dorretxea eta elizaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Noain Elortzibar
Koordenatuak 42° 42′ 45″ N, 1° 32′ 55″ W / 42.7125°N,1.5486111111111°W / 42.7125; -1.5486111111111Koordenatuak: 42° 42′ 45″ N, 1° 32′ 55″ W / 42.7125°N,1.5486111111111°W / 42.7125; -1.5486111111111
Iharnotz hemen kokatua: Euskal Herria
Iharnotz
Iharnotz
Iharnotz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Iharnotz
Iharnotz
Demografia
Biztanleria 20

Iharnotz[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 14 biztanle zituen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elortzibarko hego-ekialdeko muturrean kokatua, herri mugakideak honakoak dira: Elortz iparraldean, Elo ekialdean, Alaitz hegoaldean eta Otao mendebaldean.

Herri nekazaria izan arren bada zerrategi txiki bat Iharnotzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko jaurerria, 1109 eta 1110 urteen artean Fortun Sanz eta bere emazte Ermesinda Gartzesek Leireko monasterioari hainbat lur utzi zizkioten Iharnotzen. Ondoren Jerusalemgo San Joango Ospitaleko zaldunen ordenak hartu zuen herriaren jabetza.

1835 eta 1845 aldaketa administratiboen aurretik Iharnotz Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak gobernatzen zuten. XIX. mendearen erdian herriko elizako abadea ere herritarren artean aukeratzen jarraitzen zuten.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iharnozko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
19 21 21 21 21 20 20 14

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ama Birjinaren eliza: Erdi Aroko jatorria duen nabe laukizuzen bakarreko tenplua da. Aurrealde laukoa, gurutzeriazko gangez estalia dago. Eliza barruan gurutzatuaren XVII. mendeko egurrezko irudia dago. Horrez gain, ezaugarri erromanikoak dituen Ama Birjina eta haurraren XII. mendeko beste irudi bat dago.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko partzelen batzea burutu zenetik herrian 291 hektarea laborantza lur amankomun daude, gehienak larre moduan erabilitakoak. Horrez gain 79 hektarea baso daude, Elortzibarko baso eremurik handiena duen kontzejua da.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Ama Birjinaren omenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ofizialki Yárnoz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa