Edukira joan

Ihi (jainkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ihi
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AmaHathor

Ihi Antzinako Egiptoko mitologian jainko gaztea bat bezala erakusten da, normalean sistrum izeneko eskuko musika-tresnarekin irudikatua. Tresna hau bere ama Hathorrekin lotuta dago, eta horregatik erabiltzen du Ihik. Ihiren ikurrak sistruma bera eta lepoko bat dira. Ihi izenak Hathorrek musika tresna jotzean sentitzen duen poztasuna adierazten du, edo "txahal" esan nahi du. Egiptoarrek izena soinu-tresna zaratatsuarekin lotzen zuten.[1]

Kondaira ezberdinetan beste jainkosa batzuk (Isis, Sekhmet eta Neit) batzuetan Ihiren ama gisa agertzen dira. Horus gerra-jainkoa da Ihiren aita, baina batzuetan Ra eguzki-jainkoa ere agertzen da aita gisa.[2]

Ihi haur biluzik irudikatzen zen, ile kizkurrarekin, lepoko bat jantzita eta sistrum bat eskuan zuela, edo bestela hatza ahoan zuen haur biluzik gisa. Horus eta Hathorrekin batera gurtua zen hirukote baten parte zen Denderan, Ihiren kultu-gune nagusian, IV. dinastiaren hasieran eraikia.[2]

Augusto enperadoreak "jaiotza-etxe" izeneko bigarren eraikin bat sortarazi zuen Ihiren amaren tenpluan, non Ihiren jaiotza eta ospakizunak hormetan margotuta zeuden. Ihi ogiaren, garagardoaren, hilkutxen eta Hildakoen Liburuaren jainko gisa ageri da. Tenplu hauetan ugalkortasunari buruzko 13 ekitaldiz osatutako misterio-antzezlanak egiten ziren.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Naskar, A.; Maity, A.; Homechaudhuri, S.; Parui, P.; Banerjee, D.. (2018-09-10). «A new species of the genus Lobus Martin (Diptera: Asilidae) from West Bengal, India» Far Eastern entomologist 367: 21–25.  doi:10.25221/fee.367.3. ISSN 1026-051X. (kontsulta data: 2025-06-21).
  2. a b c «The complete gods and goddesses of ancient Egypt» Choice Reviews Online 41 (01): 41–0039-41-0039. 2003-09-01  doi:10.5860/choice.41-0039. ISSN 0009-4978. (kontsulta data: 2025-06-21).
  3. Mirza, Umair. (1995). "Dictionary of Ancient Egypt: The British Museum Edition". .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]