Ihurbain

Koordenatuak: 42°53′39″N 1°59′39″W / 42.89422°N 1.9941°W / 42.89422; -1.9941
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ihurbain
Datu orokorrak
Garaiera1.416 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′39″N 1°59′39″W / 42.89422°N 1.9941°W / 42.89422; -1.9941
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUnanu/Ihurbaineko Pitzadura

Ihurbain Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. 1416 metroko garaierarekin, mendilerro honetako bigarren mendirik garaiena da, 1494 metroko garaiera duen Beriain mendi itzelaren ondoren.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko bidea Unanutik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unanu herria Ergoiena haranaren sarreran dago, bertatik Beriain mendira igoera errez bat abiatzen da, eta Ihurbainen muturrera iristeko erabil daiteke. Herriaren goialdetik, Ihurbainen oinean dagoen Iturtxiki iturrirantz iristen den bide bat hartzen da. Aurreraxeago, bidea banatu egiten da eta goikotik jarraitzen da metro batzuetan, pagadi bat behealdetik zeharkatuz, jada pagaditik kanpo dagoen lautada faltsu batean amaitzen den bidezidorra adierazten duten mugarriak aurkitu arte. Gainontzeko igoera, magal okertu batetatik egiten den igoera monotono bat da, non Unanuko Atakan amaitzen den kolore gorriskako bidezidorra ikus daitekeen.

Ezkerretik, Begen Punta izeneko tontortxoa igo daiteke, Sakana eskualdearen lehen ikuspegi bat izateko. Muinoaren profila jarraituz, aurreraxeago, Ihurbainera iristen da. Mendi honetatik, ia gora-beherarik gabe, mendiaren plataforma belartsu osoa zeharka daiteke Beriain eta honen tontorrean dagoen San Donatoren ermitaraino.

Ihurbain mendiaren gailurra ikuspegia Beriaingo gailur ingurutik. Ezkerraldean, Ergoiena harana dago.

Ihurbaineko pitzaduratik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igoerarik ikusgarriena, pitzadura ikusgarri batetik doa, haranetik ondo ikus daitekeena, mendiaren tontorrean bertan amaitzen dena. Ihurbaineko pitzadura, sokarik erabili gabe gaindi daiteke, baina harri zoltea dago, baita eskaladako pasabide batzuk ere, azken hauek, edozein kasutan, bigarren maila baino gehiagokoak ez direlarik.

Toponimiaren ikuspegitik, Bazkalaitz izena bilduta dago pitzadura honentzako, beharbada, hobe esanda, kanala, okertutako lautada batean hasten dena, mendebaldeko aurpegitik zintzilik eta, dirudienez, Elketz deitzen dena.

Unanutik, iparralderantz doan bide bat hartzen da, lepo batera iristen dena, ondoren lautada batzuetara igaroz. Zertxobait jeitsiz, mendiaren mendebaldeko oinarria zeharkatzen da, Arruatzuko hartxintxardia igotzeko iparraldeko aurpegian kokatu arte. Toki honetara, Lakuntzatik ere iris daiteke, igoeraren hasierara ere iris daiteke Arruatzuko hartxintxardirako bidea hartuz.

Igoeran, orain egin behar dena, pitzaduraren oinarrira hurbiltzea da, maldan dagoen pagadi bat igoz. Egia esan, gutxi gora-behera modu zuzenean igotzeko zenbait modu daude. Errazena, beti iparraldeko aurpegia bilatuz da, hemen baitu pagadiak maldarik txikiena. Mendebaldeko aurpegia horma harritsu deskonposatu batek mozten du, hemendik, ia berrehun metroko garaierako urjauziak erortzen direlarik euri garaian, eta Utzetako hobian eratzen direnak. Pareta horren ezkerrean, mozketa harritsuaren iparmendebaldeko zatian, igoera aukera bat dago, belarra eta zuhaitzei helduz, malda handi bat igoz. Edonola ere, aukeratutako ibilbidearen arabera, hemen aurkitzen diren pasabideak oso delikatuak direnez, ohikoena, oraindik ezkerrerago igotzea da, iparraldeko aurpegiko pagadiaren bila, malda handian, garbiago eta egonkorragoa den arren, noiz behinka zuhaitzei helduz. Behin basotik kanpo, hartxingadi bat igotzen da eskumatara kanalaren hasierara edo Ihurbaineko pitzadurara iristeko.

Bigarren zatia, kanal hau igotzea da. Hasieran, hartxingadi ezegonkor batetik doa, zailtasunik gabe ibiliz azken estutzerarte. Hemendik, lehen tximinia bat igotzen da helduleku bikainekin, dena dela, spit eta iltzeekin hornitua. Beste zati erraz baten ondoren, aurrekoaren antzerako beste tximinia batetara igotzen da, honen ondoren, rappel eraztun bat dagoelarik. Azkenik, harresi labur bat da azkenengo oztopo zaila goikaldeko pitzadurara irten aurretik. Hemen, jaitsiera instalakuntza bat dago, horrela, bi rappeletan jeistea posible delarik zatirik zailena jaistea eragozteko. Pitzadura honetatik Ihurbain mendiaren tontorrera iristen da minutu gutxian.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]