Ii klana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hikone gaztelua, Ii klanaren egoitza Edo aroan zehar.

Ii klana (japonieraz 井伊氏Ii-shi) Tōtōmi probintzian jatorria zuen klan japoniar bat zen. Imagawa familiako klan bat zen, eta ondoren Mikawa probintziako Matsudaira klanera aldatu zen. Ii Naomasa ospetsua, XVI. mendean bizi izan zen klan honetako kidea zena Tokugawa Ieyasuren generaletako bat izan zen eta Hikoneko feudoa jaso zuen Sekigaharako guduan izan zuen jokaeraren saritzat. Ii klana eta bigarren mailako beste adar batzuk daimyo izaten jarraitu zuten Edo aroak iraun zuen bitartean. Ii Naosuke, Edo aroaren amaiera aldeko politikari ospetsua klan honetako kidea zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]