Iivo Niskanen
Iivo Niskanen (Oulu, 1992ko urtarrilaren 12a) eskiatzaile finlandiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bost domina eskuratu ditu iraupen-eskiko sprint proban.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011. urtean egin zuen debuta Munduko Kopan eta 2014ko 23 urtez azpiko Munduko txapelketa irabazi ondoren Sotxiko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen bikotekako sprint proban, Sami Jauhojärvi zuen laguna[1]. Biek urteko Finlandiako kirolari onenen saria jaso zuten.
Hurrengo urtean irabazi zuen aurreneko Munduko Kopako proba, 15 kilometro distantziakoa hain zuzen ere. 2017ko Munduko txapelketa Finlandian jokatu zen. 15 km-koan txapelduna izan zen eta taldekako sprintean hirugarrena, Norvegiako taldearekin talka egin ondoren.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan 50 km klasikoko proban txapeldun olinpikoa izan zen[2]. 2018an bigarrengoz aukeratu zuten Finlandiako urteko kirolaria, eta 2019an berriz ere bai[3].
2022ko Pekingo Jokoetan 15 kilometroko lasterketa irabazi zuen[4], talde sprint klasikoan bigarrena izan zen eta 30 kilometrotakoan hirugarren egin zuen.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Sotxi (![]() |
![]() |
Taldekako sprinta |
2018 | Pyeongchang (![]() |
![]() |
50 km klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
Talde sprint klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
30 km skiatloia |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Lahti (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
2017 | Lahti (![]() |
![]() |
Taldekako sprinta |
2019 | Seefeld (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Val di Fiemme (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Otepää (![]() |
![]() |
4 x 5 km erreleboak |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Finlandieraz) «Niskasen ja Jauhojärven koko kultahiihto | Audio Areena» areena.yle.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
- ↑ (Finlandieraz) «Iivo Niskanen hiihti 50 kilometrin olympiakultaa! Mykistävä isku ratkaisi voiton» Yle Urheilu 2018-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «Olympic cross-country ski medallist scoops Sports Personality of the Year» News 2019-01-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
- ↑ (Finlandieraz) «Iivo Niskasen upea ele herättää ihastusta maailmalla – katso, miten olympiavoittaja otti viimeiseksi tulleen kolumbialaisen vastaan maalissa» Yle Urheilu 2022-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Finlandiako eskiatzaileak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen-eskiatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen-eskiatzaileak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako iraupen-eskiatzaileak
- Iraupen-eskiatzaileak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak alpetar eskian
- Finlandiako urrezko dominadun olinpikoak