Edukira joan

IkasElkar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea
Datuak
Izen ofizialaIkaselkar hezkuntza-argitaletxea
MotaHezkuntza-argitaletxea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
JabeaElkar (enpresa taldea) eta Ikastolen Elkartea
webgune ofiziala

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Donostian (Gipuzkoan) du egoitza; irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan eragiteko euskaraz sortutako eta euskal kulturan ardaztutako kalitatezko ikasmaterialak eta akonpainamendua (formazioa eta aholkularitza) eskaintzen ditu. Besteak beste, ondorengoak dira merkatuan dituzten proiektuak: Kuku! emozio programa (HH), Kimu (LH 1etik 3ra), EKI (LHko 4. mailatik DBHko 4. mailara). Horretaz gain, euskal hezkuntza sistema aberasteko bestelako materialak ere sortzen dituzte.

Euskal Herriko hezkuntza sistema osoaren zerbitzura lan egiteko sortu zen Ikaselkar 2011n; Elkar Fundazioa eta Ikastolen Elkartea dira sortzaileak eta bazkideak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]