Ikasketa erdipresentziala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ikasketa erdipresentziala (ingelesez Blended Learning) ikasketa presentziala (klasean egiten dena) eta online bidezko ikasketa bateratzen dituena da. Hori dela eta, ikasleak berak hainbat faktore kontrolatu ditzake, esaterako, erritmoa, non eta noiz lan egin. [1]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa erdipresentziala edo Blended Learning aurrez aurreko irakaskuntza (face to face) eta ez aurrekoa (virtual teaching) konbinatzen dituena da. [2]

Pasa den mendeko 90. hamarkadan orduko e-learning formatuaren arazoak ikusita, hasi zen irakaskuntza misto honetaz hitz egiten. Sortu zen xede honekin: hezkuntza prozesuak hobetzea, malgutasuna eta iritsiera handitzea eta kostuak-efizientzia orekatzea.[1]

XXI. mendearen hasierako ikerketek zehaztu zuten zein ziren erdipresentzialaren 3 ezaugarri nagusiak: edukia (informazioa, kanalak eta difusioa), komunikazioa (zuzeneako/urrunekoa, berdinen artean eta ikasle-tutorearen artekoa) eta ezagutzaren eraikuntza (bakarka edo kooperatiboa).[3]

Ikas-irakaskuntza modu konbinatu honek internetek eskaintzen dituen aukeraz gain, irakasle zein ikasleen presentzia fisikoa eskatzen du, Ikasleentzako abantailen artean: motibazioa, ezagutza-komunitate interaktiboak sortzen dira, bakarkako lana zein taldekoa lantzen dira, autonomia eta denboraren kudeaketa hobea.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Ibáñez, Jesús Salinas; Crosetti, Bárbara de Benito; Garcías, Adolfina Pérez; Cervera, Mercè Gisbert «Blended learning, más allá de la clase presencial» RIED. Revista Iberoamericana de Educación a Distancia (1): 195–213 . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  2. (Gaztelaniaz) Pina, Bartolomé; Ramón, Antonio () Blended learning. Conceptos básicos ISSN 1133-8482 . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  3. (Gaztelaniaz) Morán, Lourdes (2012-03-20) «Blended-learning. Desafío y oportunidad para la educación actual.» Edutec. Revista Electrónica de Tecnología Educativa (39): a188–a188 doi:10.21556/edutec.2012.39.371 ISSN 1135-9250 . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  4. Llorente, Oihane (2018) Gizarte zientziak ikasgaia Blended Learning ereduarekin lantzeko proposamena doi:http://hdl.handle.net/10810/28704 . Noiz kontsultatua: 2019-11-16.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]